Atal honetan web orrialde honen irakurleek bidalitako ekimen eta ekitaldi interesgarrien berri aurkituko duzu. Zure proposamenak orrialde honen bukaeran dagoen formularioa betez bidal ditzakezu
2004ko "IRTENBIDEA POSIBLE DA: Nafarroako Arte eta Bake Topaketa" ekimenari jarraituz, ARTAMUGARRIAK ekimena 2006ko udaberrian jaio zen, artista nafarren talde baten ekimen independente gisa, gaurko bake prozesua indartu beharrean, batik bat Nafarroan.
Bere helburua arte-aktibismotik (artibismotik) laguntza ematea da arte-ekintzak eta proiektuak direla bide, bake prozesuari emandako kulturaren laguntza ikusaraziz eta elkarrizketarako sortze-espazioak sortuz, giza prozesua bizkor dadin, giza prozesurik gabe prozesu politikoak ez baitu zentzurik.
ARTAMUGARRIAK ez da kolektibo ideologiko bat, nodo aktibisten sare bat baizik, beste nodo batzuetara eta irudimen-ekarpen guztietara irekia, partaidetzako demokraziaren eta berezko bakearen alde.
Orain arte ARTAMUGARRIAK NAFARROA nodoak 2 arte-ekintza bete ditu, "Bakerako aulki zirkulua" izenekoak, Gernika eta Larra bezalako leku esanguratsuetan.
Eta ARTAMUGARRIAK CACERES nodo solidarioak beste arte-ekintza bat egin du Aldea Moret-en (Cáceres-en).
Gernika Gogoratuz eta Parte Hartuz taldeekin elkarlanean ari da ARTAMUGARRIAK ekimena, bake prozesuan giza partaidetzako proposamenak garatuz, sortze-topaketak eta beste jarduera batzuk direla bide.
ARTAMUGARRIAK ekimenaren aurkezpena PAX AVANT! kanpainaren hasiera da 2007ko maiatzaren udal-hauteskundeen eta autonomikoen aurrean. Gonbit egiten diegu talde, elkarte, alderdi, erakunde edo partaidetzako bake prozesuaren aldeko guztioi kanpaina honekin bat egiteko, lelo eta engaiamendu komunak hartuz.
Kanpaina honetako ekitaldi nagusia 2007ko udaberrian NAFARROA PROZESUAN: PAX AVANT! Topaketa/Erakusketa izanen da, non elkarrekin eta sinatu gabe taldeek, artistek eta intelektualek parte hartuko baitute.
BAKESFERA eta BARDEAK-TIBESTI dira 2007rako bertze aurreikusitako arte-ekintzak.
Komunikabide eta jakin-mina duten talde guztiei gonbit egiten diegu ARTAMUGARRIAK ekimenaren aurkezpenera etortzeko edo bere agurrak eta ekarpen solidarioak bidaltzeko.
Sar zaitez web orrian, irakurri manifestua, jaitsi atsegin duzun logoa, begiratu ekintzen argazkiak, zatoz blogera: har ezazu parte eta egizu artamugarri bat!
Artamugarriak ekimenaren arte-ekintzan parte hartu nahi baduzu, ekarri eserleku tolesgarri bat (egurrezkoa, posible baldin bada) Buldain Fundaziora igandean.
Harremanak:
PAX AVANT!
Hauxe da Hiru Behien Zergan, Larrako San Martin mugarriaren gainean urtero bakezko lagunek esaten duten zina, Europako bake-hitzarmen zaharrena
Hauxe da ARTAMUGARRIAK ekimenaren eta talde adiskideen hiritarrok hartzen dugun partaidetzako engaiamendua
PAX AVANT!
Aurrera bakea eta aurrera prozesua
Aurrera partaidetza-prozesua, sortze-prozesua
Guztion prozesua guztiontzat
PAX AVANT!
Botoa emanda zein ez emanda ere, har ezazu parte
Nornahiri botoa emanda ere, har ezazu parte
Zuk zernahi pentsatuta ere, har ezazu parte
Zarena zarela, har ezazu parte
Edonongoa izanik ere, har ezazu parte
PAX AVANT!
Bake prozesuak guztiok behar gaitu
Benetako bakea eraikitzeko, indarkeria-eza aktiboa dela medio,
Benetako partaidetzako demokrazia sortzeko
Proposamenak, arte-ekintzak eta proiektuak hemen eta orain asmatzeko
PAX AVANT!
Prozesuari laguntza eman eta aldaketa politikoak bultza itzazu
Bake prozesuan zernahi suertaturik ere, har ezazu parte
Zuk parte hartzeke, bake prozesua ahalegin hutsa da
Partaidetzarako bakea, bakerako partaidetza
PAX AVANT!
Axolagabetasun eta etsipenaren itsasoa brankaz hausten duen itsasontzi solidarioa da partaidetza
Eta bere ikurra bakea da, bake aktiboa
Har ezazu parte zure lagun-taldean, zure familian, zure auzoan, zure elkartean, lanpostuan, sindikatuan, alderdian, karrikan, jaian
Har ezazu parte, indarkeria-ezaren eta elkarrizketaren sortze-espazio eta zirkuluak eginez
PAX AVANT!
Une zalantzagarriotan inoiz baino gehiago
Bakea eta bizikidetza jokoan
Engaia zaitez biziki, sormen eta gogoz, prozesuaren aldaketak atsegin hartuz, parte eta elkar hartuz
Sar zaitez ARTAMUGARRIAK ekimenaren eta talde adiskideen partaidetzako sare aktibistan
Hurrengo lelo eta engaiamendua hartuz
PAX AVANT! PAX AVANT! PAX AVANT!