Lokarri

"Bakea, gatazkak eta bizikidetza" ikastaroa

2011-04-27

 

Iruñea, maiatzak 11, 12 eta 13

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedrak antolatua, "Bakeari, Gatazkei eta Bizikidetza"ri buruzko ikastaroa  egingo da eta maiatzaren 11, 12 eta 13an Iruñeko Sario eraikineko Fernando Remacha Aretoan (Nafarroako Unibertsitate Publikoan).
 

Bakeari, gatazkei eta bizikidetzari buruzko gogoeta oinarrizkoa egin nahi da ikastoaroan gai hauek lantzen dituzten pertsona eta erakunde aipagarrien eskutik. Antolatzaileen hitzeta, “gogoeta hori erabilgarria izatea nahi dugu eta baliagarria gaur egun denok ditugun arazoei aurre egiteko eta motibazio politikoko indarkeriaren ondorioetan nahasita egotetik eratorritako arazoei aurre egiteko. Itxaropen unea da hau, eta, aldi berean, ardura handiz jokatzeko unea denon artean justizia eta bake iraunkorrak eta bizikidetza adiskidetua erdiesteko”. Argibide gehiago

 

Izen-ematea:

Inskripzioa doakoa da, eta hori egiteko zure izena, deiturak eta posta elektronikoko helbidea edo harremanetarako telefono zenbakia jakinarazi behar dituzu:
catedraunesco.ciudadania@unavarra.es helbide elektronikora idatziz edo 948 16 61 90 telefono zenbakira deituz


Inskripzioa eginez gero jardunaldietako materialak, eta, beharrezkoa bada, asistentzia ziurtagiria eta hautaketa libreko kreditu bat lortuko dira. Nolanahi ere, hitzaldi eta mintegi guztiak jende guztiari zuzenduak daude.

 

Egitaraua:

 

ASTEAZKENA MAIATZAK 11

I. ARLOA IKUSPEGI HISTORIKOA ETA KONTZEPTUAK.
Bakearen aginduak eta mehatxuak.

-HITZALDIAK:
09:00-09:30 Harrera eta agiriak ematea.
09:30-10:30 Bakea eztabaidagai: erresistentziak eta birtualitateak
CARMEN MAGALLÓN, Fundación Seminario de Investigación para la Paz (SIP) izenekoaren zuzendaria.
10:30-11:30 Gizartea, Giza Eskubideak eta Bizikidetza
bakeak egiteko filosofiaren ikuspegitik
VICENT MARTINEZ GUZMÁN, Bakerako Filosofiari buruzko UNESCO Katedraren ohorezko zuzendaria
11:30-12:00 Atsedenaldia-kafea
12:00-13:00 Biktimak eta pairatzaileak. Biktimen esangura politikoa
REYES MATE, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiaren (I.Z.K.N.-C.S.I.C.) Ikerketa-irakaslea Filosofia Institutuan (Madril)
MINTEGIA: Bakearen kulturako, hezkuntzako eta ikerketako erakundeak.
16:00-17:30 Bakerako ikerketaren egoera Espainian
MANUELA MESA, Fundación Cultura de Paz izenekoaren Centro de Educación e Investigación para la Paz (CEIPAZ) erakundearen zuzendaria.
Seminario Galego de Educación para a Paz izenekoaren esperientzia Bakearen Kulturari buruz
MANUEL DIOS, Seminario galego de educación para a paz izenekoaren zuzendaria
17:30-18:00 Atsedenaldia-kafea
18:00-19:30 Bakerako ikerketa XXI. mendean. Proposamen transmoderno bat
FRANCISCO MUÑOZ, Granadako Unibertsitateko Bake eta Gatazka Institutuaren zuzendaria.
Bake kulturaren oztopoak eta erronkak: l'Escola de Cultura de Pau izenekoaren hazia
CECILÉ BARBEITO
Escola de Cultura de Pau izenekoaren kidea (Bartzelona)
 
 
OSTEGUNA MAIATZAK 12
 
II. ARLOA. BAKEA ETA GATAZKAK.
Bizikidetzaren galerak eta gatazken konponbidea.

-HITZALDIAK:
09:30-10:30 Merkatuak, hazkundea eta bakea
CARLOS TAIBO, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Zientzia Politikoko irakaslea
10:30-11:30 Gatazka-esparruak gaur egungo gizartean eta galdera ohikoenak.
JOSEP RAMONEDA, Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroko zuzendaria (CCCB)
11:30-12:00 Atsedenaldia-kafea
12:00-13:00 Bizikidetzaren adiskidetzarako oinarri etikoak.
JONAN FERNÁNDEZ, Baketik erakundeko zuzendaria
-MINTEGIAK: Gatazken konponbidea eta bitartekaritza Hezkuntzaren eta Justiziaren esparruan
16:00-17:30 Bizikidetza eta bake positiborako hezkuntza: zergatik, zertarako, nola
NÉLIDA ZAITEGI, Hezkuntzako ikuskatzaile erretiratua. Hezkuntza Saileko Bizikidetzarako eta Bakerako Heziketa Programaren arduradun ohia. Eusko Jaurlaritza Konponbide alternatiboak gatazketan eta irudimen morala gizarte eta hezkuntza arloaren ikuspuntutik
CARLES VIDAL, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Bake Kulturaren Eskolaren Heziketa Programako irakaslea
17:30-18:00 Atsedenaldia-kafea
18:00-19:30 Gatazken konponbidea, bitartekaritza eta neurri alternatiboak Justiziaren esparruan
ESTHER ERICE, Nafarroako Probintzia Auzitegiko burua. Neurri penal alternatiboak eta politika kriminala
JOSÉ MARÍA PIJUAN, Bartzelonako Probintzia Auzitegiko Hamargarren
(Zigor) Sekzioaren burua.
 
 
OSTIRALA MAIATZAK 13
 
III. ARLOA. BAKEZKO BEGIRADAK. Indarkeriaren
ondorioak biktimengan eta biktima-eragileengan.

-HITZALDIAK:
09:30-10:30 Bake-esperientzia eredugarri batzuk.
Irakaspen nagusiak
JORDI URGELL, UABko Bakearen Kultura Eskolako Gatazkak eta Bakearen Eraikuntza Programako ikertzailea
10:30-11:30 Bakea Euskal Herrian gatazken konponbidearen
esparru globalean
KRISTIAN HERBOLZHEIMER, Conciliation Resources izenekoaren Kolonbia eta Filipinak Programen zuzendaria
11:30-12:00 Atsedenaldia-kafea
12:00-13:00 Baztertu ezin diren zeregin batzuk:
Egia eta oroimena, justizia eta eragindako kaltea ordaintzea, normalizazioa eta adiskidetzea
GUILLERMO MÚGICA, Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedrako Aholku Kontseiluko kidea
-MINTEGIAK: Biktimak, pairatzaileak eta bake agentziak, egoera berri baten erronkaren aurrean
16:00-17:30 Biktimen eta pairatzaileen lekukotasunak
IÑAKI GARCÍA ARRIZABALAGA
ISABEL CASANOVA
EDURNE BROUARD
17:30-18:00 Atsedenaldia-kafea
18:00-19:30 Bake agentzien ekarpenak
EUSKAL HERRIKO BAKEAREN ALDEKO
KOORDINAKUNDEA (JAVIER ALCALDE)
LOKARRI (PAUL RIOS)
ARTAMUGARRIAK (IÑAKI ARZOZ)

 

 

Zure iritzia bidali