Aste hori antolatuz, Bilbok bat egiten du aurten ere urtarrilaren 30ean Mahatma Gandhiren hilketaren inguruan eta haren mezu ez-bortitzaren inguruan egiten den oroitzapenarekin.
Bilboko Udalak Bakearen aldeko Astearen inguruan prestatu duen Adierazpen Instituzionala irakurriko da.
- Adierazpen instituzionala (euskaraz).
Urtarrilaren 26a, asteartea:
Zine-foruma. "CheckPoint Rock" filma. 19:30ean, Bilborocken.
Urtarrilaren 27, asteazkena:
Hitzaldia-eztabaida. "Tendencias actuales en conflictos armados y construcción de la paz", Mariano Aguirre jaunarekin, Bakea eraikitzeko Zentroko zuzendaria, (Olso, Norvegia). 19:30ean, Bidebarrieta Liburutegian.
Urtarrilaren 29a, ostirala:
Dokumentala. "Mujeres en construcción". Gero mahaingurua egingo da protagonistekin. 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegian.
Urtarrilaren 30a, larunbata:
Bakearen aldeko globoak askatuko dira, XXVI. edizioa. Eskolapioen ikastetxetik Arriaga plazaraino; globoak helmugan askatuko dira. Antolatzailea:I taka-Escolapios Fundazioa. Hasiera: 12:00etan.
Urtarrilaren 31, igandea:
Ibilaldia bizikletan. 12:00etan. Irteera Areatzan eta helmuga Casilda Iturrizar parkean egongo da. Omenaldia egingo zaie biktimei parkeko monumentuetan. Astearen amaiera.
Beste ekintza batzuk:
"ASTEBETE BAKERAKO" dokumentuaren argitalpena: haur
eta nerabeek Bakearen aldeko Astean zehar lantzeko hainbat ekintza
jasotzen dituen baliabidea da.
Bakearen aldeko ekintzak, ikastetxeetan, parrokietan, aisialdiko taldeetan...
Komunikabideetan hedapena: Irratia, prentsa, web orria...
Informazio gehiago: www.bilbao.net