Abenduak 17, larunbata, Barakaldoko BECen
Zertarako
Euskal gizartea une interesgarria ari da bizitzen etorkizunean elkarbizitza eraikitzaile baten oinarriak finkatzeari begira. Helburu hau lortzeko, barneratzailea izango den berradiskidetze prozesu bat abian jartzeko gai izan behar dugu, bai sozialki bai politikoki batzeko ahalmena izango duen prozesu bat.
Lokarrik helburu honetan lagundu nahi du eta horregatik jarri du abian ekimen hau. Gizartearen berradiskidetze prozesu bati ekiteko orduan landu beharreko gai batzuei buruzko hausnarketen inguruan entzun eta horiek era eraikitzailean partekatzea da ekimenaren helburua.
Asmoa ez da adostasunak lortzea; bai, ordea, landu beharreko gai guztien argazki bat ateratzea, ibili beharreko bidea marrazten joateko.
Zergatik
Gizarte bezala, elkarbizitza barneratzaile batean oinarrituriko etorkizun baten azken onuradunak izango garelako eta, horregatik, eragile aktiboak izan behar dugu berradiskidetze prozesu partekatu bat eraikitzen eta horren inguruan hausnartzen.
Noiz
Abenduaren 17an, larunbatean, 10.00etatik 14.00etara.
Non
Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-eko (BEC) Auditorium aretoan, 4. mailan (jaitsi mapa).
Nola jardungo gara elkarrizketan
Eztabaida errazteko, Open Space edo gune irekia izeneko metodologia erabiliko dugu. Interesgarri jotzen diren gai guztiak proposatzea, horien inguruan eztabaidatzea, nahi adina eztabaidetan parte hartzea eta horietan ekarpenak egitea ahalbidetzen duen metodologia da. Ez du hitz egitera derrigortzen, entzutea eta bakarrik nahi denean hitz egitea ahalbidetzen du.
Open Space-ren 4 printzipioak hauek dira:
1- Bagaude egon behar genuenak
2- Gertatuko dena, gerta zitekeen bakarra da
3- Une zehatzean hasten da
4- Bukatzen denean, bukatu da.
Horretarako, osatzen den talde bakoitzak moderatzaile lanak egingo dituen pertsona bat izango du, soilik elkarrizketa ordenatzen lagunduko duena. Goiza hasierako osoko bilera batek, taldekako eztabaidak eta amaierako osoko bilera batek osatuko dute.
Ez da hedabideen presentziarik egongo eta ekarpenak pertsonalak eta izenik gabeak izango dira. Soilik jasoko dira eztabaidak agiri batean, izenik gabe, eta horien edukia pertsona parte-hartzaile guztiekin partekatuko da.
*Zalantzarik baduzu, idatzi lokarri@lokarri.org helbidera edo deitu 902 42 10 10 telefonora.