Lokarri

Brian Currinek hitzaldia emango du Donostian, Lokarrik gonbidatuta

2009-10-26
 
Lokarriren gonbitari erantzunez, abokatu hegoafrikarrak datorren urriaren 28an, asteazkenean, 19.30ean, Donostiako Kursaal jauregian emango du hitzaldia “Nola suspertu bake-prozesua?” izenburupean.
 
Brian Currin bitartekari aktiboenetako bat da nazioarteko gatazketan. Hegoafrikako eta Irlandako bake prozesuetan parte hartu du. Bere jatorrizko herrialdean Hegoafrikako Egiaren eta Berradiskidetzearen Batzordean aritu zen eta ondoren Ipar Irlandako Epaiak Berraztertzeko Batzordea koordinatu zuen. Harrezkero, Sri Lankako, Ruandako eta Ekialde Hurbileko bake prozesuetan jardun da.

Halaber, euskal errealitatea oso ongi ezagutzen du Brian Currinek. Horren adierazgarri, hainbat hedabidek, hala nola El País egunkariak eta Grupo Noticias osatzen dutenek, adierazi dute Brian Currinek bitartekaritza paper garrantzitsua duela bakearen aldeko elkarrizketa prozesu bat suspertzeko eginahalean eta Batasunak ordezkaturiko Ezker Abertzalearekin hartu-emanak dituela.

Horregatik guztiarengatik, oso garrantzitsua da Brian Curriren hausnarketak eta azterketa entzuteko aukera izatea. Hitzaldia emango duen tokiaren edukiera mugatua da eta jada beteta daude eskaera guztiak. Dena den, datorren ostegunetik aurrera hitzaldia ikusgai jarriko du Lokarrik Ustreaming telebista katean.
 


Zure iritzia bidali