Lokarri

Atal honetan web orrialde honen irakurleek bidalitako ekimen eta ekitaldi interesgarrien berri aurkituko duzu. Zure proposamenak orrialde honen bukaeran dagoen formularioa betez bidal ditzakezu

EHUko XXVII udako ikastaroak

2008-09-08

Herritarren partaidetza
kultura politiko berria lidergo elkarbanatuaren testuinguruan

Mendebaldeko Europako herritar ugari erabaki politikoetatik urrun sentitzen diren honetan, beharrezkoa da demokrazia ordezkatzaileak dituen gabezien inguruan gogoeta egitea eta hutsune horiek betetzeko moduak aztertzea. Horretarako, jardunbide berriak landu beharra dago, herritarrek jarduera politikoarekin lotura estua dutela ikus dezaten.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2007-2011 legealdirako onartu duen Kudeaketa Planaren ikuspuntu estrategikoaren oinarria lidergo instituzional elkarbanatua da. Eredu horren ezaugarriak bi dira: gizarte antolatuarekiko harremana eta gizarte zibilaren partaidetza sustatzea

Zuzendariar: Xabier Barandiaran. Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabineteko burua

 
EGITURA
Hiru atal izango ditu ikastaroak:

1. EREMU TEORIKOA
Besteak beste, demokraziaren balioak eta kultura, herritarren partaidetza eta parte hartzeko egiturak zein ereduak aztertuko dira. Politikako partaidetza aztertuko da  batez ere, baita horrek politika publikoetan duen nplikazioa eta IKTen eragina ere.

2. EUROPAKO ESPERIENTZIAK
Eskualdeetan zein Estatuetan parte har-tzeari dagokionez, Europan izan diren esperientzia arrakastatsu batzuen ibilbidearen eta emaitzen berri emango dute.

3. EUSKADIRA HURBILDUTA
Ordezkari politikoek eta erakundeetako ordezkariek Euskadiko partaidetzari buruzko eztabaida egingo dute, eta Euskadin izaniko ekimen garrantzitsu batzuk aurkeztuko dira.

 

EGITARAUA

IRAILAREN 8a: GIZARTE ZIBILAREN ERRONKAK

9:00 h Irekiera. JUAN JOSÉ IBARRETXE Lehendakaria. MARKEL OLANO Diputatu nagusia.

9:30 h "Partaidetza politikorako ereduek Europako demokrazietan izandako aldaketa". FERNANDO VALLESPIN Ikerketa Soziologikoen Zentroko (CIS) presidente ohia. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.

10:30 h Atsedenaldia-Kafea.

11:00 h "Egungo demokrazietako herritarrak eta jarrerak." MARIANO TORCAL Pompeu Fabra Unibertsitatea. European Social Survey. Bartzelona.

12:00 h "Herritarren partaidetzaren erronkak. Demokrazia ordezkatzailearen krisiari aurre egiteko alternatibak". MARI LUZ MORÁN Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.

13:00 h "Herritarren partaidetza bake prozesuetan". WILLIAM WEISBERG CICR Senior Associate. Columbia University.

14:00 h Buffeta Miramar Jauregian.

15:00 h Eztabaida-kafea. "Konpondu ekimena: bakea eraikitzeko herritarren partaidetza". JESUS PEÑA Lehendakaritzako idazkari nagusia. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz. GORKA ESPIAU Herritarren partaidetzako foroen koordinatzailea. Lehendakaritza. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.

 
IRAILAREN 9a: PARTAIDETZA SUSTATZEKO KOMUNIKAZIOA, ERAKUNDEEN ESTRATEGIAK ETA HERRITARREN ESPERIENTZIA

9:00
h ATALA: KONTZEPTUEN KOKAPENA ETA KOMUNIKAZIOA "Herritar aktiboak Europan: partaidetza eta komunikatzeko eremu berriak". SUSANA DEL RÍO Europako Batzordeko Adituen batzordea. Bilbo.
"Komunikazioa Europako Parlamenturako 2009ko hauteskundeen harian. Erakunde ikuspuntutik eginiko analisia". JAUME DUCH Europako Parlamentuko komunikabideen zuzendaria eta bozeramailea. Brusela.

11:00 h Atsedenaldia-Kafea.

11:30 h ATALA: ESPERIENTZIAK. "Herritarren partaidetza: Val de Marne-Pariseko
esperientzia". DANIEL BREUILLER Val de Marneko Kontseilu Orokorreko presidenteordea.
"Herritarren partaidetza: Kataluniako esperientzia". FERNANDO PINDADO Partaidetzarako zuzendariorde nagusia tokiko mailan. Generalitat. Bartzelona.

16:00 h Ikerlanaren aurkezpena:"Herritarren partaidetza Euskadin". Moderatzailea: EDURNE EGAÑA Lehendakaritzako foru diputatua. Gipuzkoako Foru Aldundia. Donostia.
ALFONSO UNCETA Euskal Herriko Unibertsitatea. MARÍA SILVESTRE Deustuko Unibertsitatea. JOXE MARI AIZEAGA Mondragon Unibertsitatea.

17:00 h Mahai-ingurua. "Euskal gizartearen partaidetza gatazka politikoan" Moderatzailea: JON BASTERRA. Gipuzkoako Foru Aldundiko Komunikazio zuzendaria.
JONAN FERNÁNDEZ. Baketik. Arantzazu. EMILIO LÓPEZ ADAN. Idazlea. Baiona. IMANOL ZUBERO. Euskal Herriko Unibertsitatea. Bilbo.

 
INSKRIPZIOA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin.

Ikastaroa: K9 Matrikularen prezioa: 60 € Balio akademikoa: 20 ordu Hizkuntza ofiziala: gaztelania.

Informazio gehiago eta inskripziorako dokumetuak: www.sc.ehu.es/cursosverano

Zure iritzia bidali