Lokarri

Lokarriren proposamena Batasunak ordezkaturiko Ezker Abertzalearentzat

2009-11-24
 
Batasunak ordezkaturiko Ezker Abertzaleari zuzendutako proposamena aurkezteko azaroaren 28an Bilbon prestatu den ekitaldira gonbidatu nahi zaitu Lokarrik. Bake eta elkarrizketa prozesu baterako beharrezkoak diren baldintzak garatzen laguntzea bilatzen du proposamenak.
 
Lokarrik beti izan du helburu arriskuak hartzeko prest dagoen herritarren sare ausarta eta adoretsua izatea. Bakerako eta akordiorako bidea blokeaturik dago une honetan. Dagoen oztopo sortaz harago, aukera bat ageri da Batasunak ordezkaturiko Ezker Abertzaleak berriki egindako deklarazioetatik eta aldebakarreko pausoak emateko bere nahia zehatzago azaltzea eskatu dio Lokarrik. Koherentziagatik, ez dugu horretan geratu nahi, eskaera soilean. Aukerak zehaz daitezen gu ere konprometitzeko prest gaudela erakutsi nahi dugu.
 

Datorren azaroaren 28an, larunbatean, 11.30ean Bilboko Carlton Hotelean, Lokarrik egingo duen ekitaldi publikora gonbidatu nahi zaitugu. Bi zatitan egituratuta dago ekitaldia:

 

1- Batasunak ordezkaturiko Ezker Abertzaleari zuzendutako proposamenaren aurkezpen publikoa. Bake eta elkarrizketa prozesu baterako beharrezkoak diren baldintzak garatzen laguntzea bilatzen du proposamenak.

 

2- bukaeran, World Cafe formatuaz baliatuz kafe bat hartzera eta proposamenari buruz elkarrizketan aritzera gonbidatzen zaitugu. Zure iritzia jakin nahi dugu aurkeztu behar dugun proposamenaz; garrantzi handikoa da guretzat.

 

Aurkezpen ekitaldi honetara joanez zuk ere bakearen eta elkarrizketaren aldeko konpromisoa agertzera animatzen zaitugu.

 

Ekitaldiak bi orduko iraupena izango du. Antolakuntza eta prestakuntza lanak erraztearren, eskertuko genizuke zure parte-hartzea baieztatzea 902 42 10 10 telefonoan, info@lokarri.org helbidean edo ondorengo formularioa betez:




Zure iritzia bidali