Topaketak ekainaren lehen hamabostaldian egingo dira udalerri ezberdinetan
“Elkarbizitza udalerrietan” izango da gai ardatz ekaineko lehen hamabostaldirako hainbat hiri eta herritan Bake Prozesuaren Behatoki Sozialak antolaturiko Tokiko Behatokietan.
Gatazka politiko batek gizarte-ehunean, eta beraz, bizikidetzan nola eragiten duen jarri nahi da agerian topaketa hauetan, memoria ezberdinak entzunez eta, hala, hobetzeko zer egin dezakegun hausnartuz.
Lokarrik hasunarketarako galdera batzuk prestatu ditu Tokiko Behatokietan parte hartu nahi duen orok oinarrizko material bat eduki dezan aurretik. Jasotako hausnarketekin eta galdetegiaren erantzunekin, Lokarrik 2011ko udaberriari dagokion bake prozesuaren Behatoki Sozialaren Txostena egingo du.
Parte hartzeko gogoz al zaude zure hausnarketa konpartitzeko? Horretarako, idatz ezazu nafarroa@lokarri.org helbidera ondorengo zein bileratara joan nahi duzun esanez eta xehetasun guztiak zehaztuko ditugu.
Bilera bat antolatu nahi al duzu? Kasu honetan, Lokarrik dena erraztuko dizu: dinamika, beharrezkoa den materiala, dinamizazioa behar izan ezkero... Lagun-talde bat bildu (gutxienez 4-5 pertsona), data eta tokia zehaztu eta nafarroa@lokarri.org helbidera idaztea besterik ez duzu.