Datorren maiatzaren 28an, Lokarri akordioaren aldeko herritarren Sareak bere Batzar Nagusia egingo du. Lokarrirekin kolaboratzen duten pertsona guztien eztabaida- eta onespen-gai izango den oinarrizko-ponentzia idazteko lanetan hasia da jada Koordinazio Batzordea.
Azken urteetan, bere lana modu irekian eta gardentasunez garatzera konprometitu da Lokarri. Horregatik, Lokarriren ekintzetan kolaboratzaile diren pertsona guztiak herritarren sare honen jarduera-ildo nagusien definizioan inplikatu nahi dira.
Lokarriren balantzeari, egoeraren azterketari, lehentasunei eta etorkizunari buruzko baiztapen zenbait aurkezten dira eztabaidarako gidoi honetan. Batzar Nagusiaren eztabaida gidatuko duten indar-ideiak dira. Ponentzian agertu baino lehen, pertsona kolaboratzaileen iritzia ezagutu nahi du Koordinazio Batzordeak.
Helburu horrekin, ideia hauetako bakoitzarekin ados zauden edo ez azal dezazula proposatzen dizugu. Zure erantzuna argudiatzerik ere baduzu. Bukaeran, eztabaidarako interesgarri deritzozun beste edozein gai planteatzeko gune bat topatuko duzu.
Hausnarketa hau era pertsonalean egitera gonbidatzen zaitugu, baina aberasgarriagoa izan daiteke Lokarriren Tokiko Foro batean partaidekide dituzun gainerako pertsonekin partekatzea.
Gidoi honen erantzunak emateko epea apirilaren 3an bukatuko da
. Jasotako ekarpenak ondorioen txosten batean bilduko dira Lokarriren datorren Batzar Nagusiko eztabaidan gehituak izateko.