Lokarri

Atal honetan web orrialde honen irakurleek bidalitako ekimen eta ekitaldi interesgarrien berri aurkituko duzu. Zure proposamenak orrialde honen bukaeran dagoen formularioa betez bidal ditzakezu

Lokarriren sinadura-bilketa Iruñean

2007-04-21 Apirilaren 21ean, larunbatean, 11.00etatik 13.30era San Nikolas plazan
Animatu eta etor zaitez larunbatean herri-kontsulta bat deitzearen alde antolatutako sinadura-bilketara. Eta, horrez gainera, egun horren antolaketan lagundu nahi bagaituzu, dei iezaiguzu 948 22 71 22 telefono zenbakira.

Herri-kontsulta deitzeko herri-ekimena

Bake-prozesua noraez eta blokeo egoeran dago. Aurrerapausorik ez gauzatzeak biolentzia, bazterketa eta elkarrizketarik eza ezaugarri zituen iraganera garamatza. Gizartearen gehiengoak indarkeriarik eza, inor bazterrera uzten ez duen elkarrizketa eta guztion akordioa ditu xede. Herri-kontsulta baten bidez, gizarteak gure arteko bizikidetza gidatu behar duten printzipioak zeintzuk diren argi eta garbi azal dezan ordua da. Erabakitzeko aukera eta eskubidea nahi ditu gizarteak.

Herri-kontsulta baterako deialdiaren aurkezpena EAEko Legebiltzarrean eta Nafarroakoan lagunduko duten 50.000 sinaduraren bilketa hasi du Lokarrik herritarren artean. Eskaera Eskubidea baliatuz joko dugu Legebiltzarretara; izan ere, eskubide horren arabera, herritarrek eta giza erakundeek beren proposamenak instituzioei aurkezteko aukera dute, eta insitituzioen betebeharra da horiek tramitatu eta erantzutea.

Lokarrik hitz ematen du urriaren 31 baino lehen EAEko Legebiltzarrera eta Nafarroako Legebiltzarrera joango dela kontsultaren deialdia formalki eskatzera. Aurretik, proposamen honetarako ahalik eta sostengurik sendoena lortzen saiatuko da Parlamentuko alderdien artean.

 

Kolaboratzeko beste era batzuk

* Zure sinadura behar dugu ekimena sostengatzeko. Hemen sina dezakezu
* Ekarpen ekonomikoa eginez ere lagun dezakezu kanpainaren kostuak ordaintzeko. Klikatu hemen
* Zertxobait gehiago parte hartu nahi baduzu, beste pertsona batzuen sinadurak lor ditzakezu eta guri bidali. Hemen jaits dezakezu eskuliburua

Herri-kontsulta baten aldeko manifestua


Zure iritzia bidali