Lokarri

Nazioarteko erraztaileak zure ikasgela, auzo edo erakundean

2011-06-15

 

˝Euri Lehorra. Nazioarteko erraztaileak Euskal Herrian"

 plujaseca

 

Lokarrik "Euri lehorra. Nazioarteko erraztaileak Euskal Herrian" dokumentala proiektatzeko aukera eskaintzen du baliabide pedagogiko eta analisirako lanabes bezala, nazioarteko bitartekariek munduko gatazka ezberdinetan, Euskal Herria barne, izan duten papera ulertzeko.


Dokumentala, Gorka Espiauk zuzendua, TV3ek produzitua eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin itzulia, Hegoafrikan, Ipar Irlandan eta Euskal Herrian grabatua izan da, eta Brian Currin, Rolf Meyer, Alec Reid eta Harold Good-en lekukotasunen bidez, herrialde horietako gatazketan beraiek egindako erraztaile lan garrantzitsua erakusten du. Bi lehendabizikoen konponketaren gakoei hurbileko begiratua egiten dio dokumentalak, desberdintasunak alde batera utzita lor ditzakegun irakasgaiak ikusteko.

 

Bi aukera eskaintzen dizkizugu:

- ‘Euri lehorra' zure auzo, ikasgela edo erakundean proiektatu nahi baduzu, Lokarrik kopia bat emango dizu xede dibulgatzaile eta ez-komertzialarekin erabiltzeko.

- Lokarrik orain arte egiten ibili den bezalako zine-forum bat antolatzea nahi baduzu zure herrian, antolaketa guztiaz arduratuko gara zure laguntzarekin. 

Zure iritzia bidali