Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sarearen ustetan, ugariak dira gaurtik hasita berradiskidetzearekin, elkarbizitzarekin eta bakearekin zerikusia duten landu beharreko erronkak. Hau dela eta, "Bi minutu berradiskidetzerako" ekimena abiatu du eta bertan datorren igandeko, azaroaren 20ko, hauteskundeetan parte hartuko duten zenbait alderdi politikoren gai hauen inguruko proposamenak jaso ditu.
Lokarrik ekimen honetan parte hartu nahi izan duten alderdien ordezkarien proposamenak bideo baten bitartez jaso ditu. Parte hartu duten alderdi politikoak honako hauek izan dira:PSE-EE (Jose Antonio Pastor), EAJ-PNV (Josu Erkoreka), Ezker Anitza-IU (Mikel Arana), Amaiur (Maite Aristegi) eta Geroa Bai (Uxue Barkos).
Bost bideoak Lokarriren YouTube Kanalean edo oraingoan ere bake prozesuarekin zerikusi duten gaien inguruan elkarrizketa eta hausnarketa zabala eta anitzarako gune izan nahi duen Lokarriren blogean, daude eskuragarri. Azkenik, Lokarrik ekimen hau erruz zabalduko du euren herritarren Sarea osatzen duten 25.000 lagunei buletin elektroniko bat bidaliz.