Lokarri

Aralar

2009-02-26 "7 galdera, 7 erantzun" kanpainaren galdetegiaren erantzunak
 
1- Zer estrategia proposatzen duzue ETAren indarkeria amaitzen laguntzeko?
 
ETAk behin betirako armak uzteko erabakia hartu behar du gizarte honen gehiengoak hala eskatzen diolako. Horren ondotik, ETA eta estatuaren arteko elkarrizketa abiatu beharko da presoen irteera eta armak uztea adosteko. Elkarbizitza eta normalizazioari dagokionez, hori alderdi politikoek eta gizartearen ordezkariei dagokien esparrua da. Alderdi politikoek, salbuespenik gabe, elkarrizketa horri ekin behar diote elkarbizitza normalizatua posible egiteko herri honetan.
 
2- Zer neurri hartu behar dira mehatxupean dauden Giza Eskubideak bermatzeko?

 

Babes neurriak hartzen dira, baina neurririk eraginkorrena gero eta jende gehiagok ETAren mehatxuen aurrean kontrakotasuna agertzea litzateke. Ezker abertzale osoaren baitan gero eta jende gehiago dago kontra, eta hori publiko adieraztea litzateke neurririk eraginkorrena.

 

3- Zein da zuen iritzia D3M eta Askatasunaren zerrendak baliogabetzeari buruz?

Estatu espainiarraren kalitate demokratiko eskasaren erakusle da. Honek parlamentu murriztu bat izatea eragingo du, herritar asko ordezkaritzarik gabe gelditzea. Baina alderdien legea baino are larriagoa iruditzen zait Audientzia Nazionaletik abian jarritako bide penala, jarduera politiko hutsagatik hamarnaka pertsona kartzeleratu dituztelako. Beraz, Espainiako Gobernuak esaten duenaren kontra, herri honetan iritzi presoak daude. Eta hau oso larria, ez du parekorik Europan. Hau esanda, galdera da: zer egin behar dugu sufrimenduaren zurrunbilo honetatik ateratzeko? Bada garaia besteari zer egin behar duen esatetik haratago, norberak bere esparruan zer egin dezaken gogoeta egiteko. Batasunaren inguruko ezker abertzaleak ere gogoeta egin behar du eta pribatuan esaten duena publikoki esan.


4- Beharrezkoa iruditzen zaizue akordio politiko berri bat? Nola defini liteke?


Herri honetan gatazka politikoa irekia dago, ez daukagu elkarbizitza normalizaturako gutxieneko akordiorik. Eta beraz, ezinbestekoa da alderdi politiko guztien arteko elkarrizketa erabakitzeko eskubideaz akordio erdiesteko. Salagarria dena da alderdi sozialistak kontsulta legearen aurrean hartutako jarrera: kontsulta legearen kontra agertu baina inolako alternatibarik eskaini ez. Datorren legealdian ere, agenda politikoan egongo den gaia da eta eutsi egin beharko diogu. Bide horretan, ezinbestekoa da erabakitzeko eskubidearen alde gaudenon elkarlana eta batzen gaituen honetan batera aritzea, hemen eta nazioartean.


5- Jasotzen al du zuen programak herri-kontsultak deitzearen inguruko proposamenik? Zein?

Bai. Gizartearen partehartzea sustatzeko lege bat proposatzen dugu, besteak beste kontsulta eskubidea jasoko duena gai guztietarako, normalizazio politikorako eta baita gatazkatsuak diren edozein erabaki publikoetarako ere.

 

6- Zer-nolako garrantzia ematen diozue herri partaidetzeari? Baduzue egitasmo zehatzik partaidetza hori bultzatzeko?

Lehen esandakoaz gain, Herri Ekimen Legegilea arautzen duen legea aldatzea proposatuko dugu, herritarren partehartzea hobeto bermatzeko. Besteak beste, HELaren defendatzaileak parlamentuan hitza hartzeko eta ekimena defendatzeko aukera jasotzea proposatuko dugu.


7- Zer ildo estrategiko garatu nahi duzue Bakerako Heziketa alorrean?


Bakerako heziketan ezinbestekoa da trebezia sozialak lantzea, praktikan erakustea gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta entzuketa aktiboaren beharra eta balioa. Horrez gain, gure herriaren errealitateari dagokionez, beharrezkoa da herri honetan dagoen sufrimenduaren ikuspegi zabala izatea eta biktima guztiak aintzat hartzea.

Ikusi Aintzane Ezenarroren bideoa


Iritziak

Aitor | ¿Salida de los presos etarras? ¿Eso quiere decir que aquellas personas que han acabado con la vida de otras no merecen estar en la cárcel? Este es el motivo por el que no habéis recibido mi voto. | 05.03.2009 03:04
Javier | Euskal Herrian dagoen gatazka politikoa konpontzeko estatuak erabiltzen dituen tresna berberak erabili behar ditugu. Alegia, haiek ilegalizazioak eta atxiloketak burutzen badituzte guk ere. PSOE eta PPEren ilegalizazioa eskatu behar da alderdien legeara joz.

PSOEren ilegalizazioa GAL ez kondenatzeagatik eta, are gehiago, sortzeagatik. Ez dugu ahazterik Batasuna ilegala dela ez ETA sortzeagatik baizik eta ETA ez kondenatzeagatik. Hortaz, pentsa PSOEk non egon beharko luke.

Eta PP ilegalizatu behar da Irakeko gudan sartzeagatik. ONUk salaturiko guda bat algia. PP eta PSOE Euskal Herriko bi arazo handiak dira. | 27.02.2009 10:28

Pedro Urquijo | Lo más relevante de esta campaña es algo que no resulta ninguna novedad: la negativa a participar del PP y D3M. Lo que supondría un avance del movimiento para la resolución del conflicto sería la capacidad de ver la realidad con los ojos de los otros, entender sus objeciones y preguntarse ¿por qué les resulta tan inaceptable lo que a mí me resulta admisible?

Sabemos que el PP considera que Lokarri es uno de los tentáculos creados por el nacionalismo vasco para sacar adelante su proyecto político. Y sabemos que D3M considera que Lokarri tal vez sea una contribución a la paz, pero no una contribución a la victoria. Entonces, Lokarri debería preguntarse, como si se tratara de un individuo frente al espejo del cuarto de baño recién levantado de la cama: ¿quién soy yo? ¿Formo parte del movimiento nacionalista vasco? ¿Estaría dispuesto a trabajar por la justicia aunque eso supusiera dejar de lado postulados incluidos en el marco amplio del nacionalismo? Y, por otra parte, ¿soy capaz de entender lo poco atractiva que les resulta la paz a quienes han construido su identidad y su lugar en el mundo sobre el altar del sacrificio, el propio como mártir y el ajeno como víctimas propiciatorias?

Madrid, día segundo del año primero después Emilio el de Lazkao:

(lo digo porque lo del ataque con maza a la Herriko Taberna es una novedad que puede marcar un antes y un después. No minusvaloremos la importancia de los pequeños gestos. Pueden ser el desencadenante de algo mayor y más duradero. Hablamos de consulta y participación ciudadana, pero ¿realmente estamos dispuestos a que todos los ciudadanos expresen sinceramente, con franqueza y sin miedo lo que llevan dentro? Porque me parece que hay muchos, entre la mayoría silenciosa, que nunca se han atrevido a coger la maza pero que no les faltan ganas ni predisposición para ello). | 27.02.2009 02:39

Zure iritzia bidali