Askatasuna Ezker Abertzale tradizionaleko buruentzat
2010-02-12
Joan zen urriaren 13an Baltasar Garzon epaileak Ezker Abertzale tradizionaleko hainbat buru nabermen
atxilotzea agindu zuen, Arnaldo Otegi eta Rafa Diez kasu. Berriki adierazi die beren
auzipetzea. Era berean, orain dela bi urte baino gehiago espetxeratutako Batasunako buru batzueri
fidantzapeko askatasuna ezarri zaie ekintza politikoetan parte hartzeko debeku zehatzarekin.
Ekintza hauek adierazteko, biltzeko edo elkartzeko eskubidea bezalako oinarrizko eskubide eta askatasun demokratikoen urraketa suposatzen dute, eta Ezker Abeertzale tradizionala eta ordezkatzen dituen pertsona guztiak bizitza politikotik baztertzea beste emaitzarik ez dute.
Egoera honetan, Lokarrik beren askatasuna eskatzeko kanpaina bat abian jartzea erabaki du helburu bikoitzarekin: 1) Ezker Abertzale tradizionaleko buruen eta sektore politiko honen osotasunaren oinarrizko askatasun demokratikoen errespetua exijitzea eta 2) oztopo guztiak gelditzeko aldarrikatzea estrategia politiko berri bat defini ahal dezaten.
Bidal iezaiezu eskaera bat Auzitegi Nazionalari eta euskal eta espainiar gobernuei.
Auzitegi Nazionalari eta euskal eta espainiar gobernuei zuzendutako hurrengo eskaera hau sinatzera animatzen zaitugu:
Iritziak
Battitte
|
Ados egon nintekeen, jasoko balitz aldi berean, mehatxupean bizi direnak eta bizkartzainak derrigorrean eraman behar aldeko sinadurrak. Alde bateko ikuspegi hertsia ezbalitz ados egon nintekeen.
|
24.02.2010 11:55
Jon Azkargorta
|
Ez dut uste euskal hizkuntzak (EUSKARAK) iraun egingo duenik espainolekin \"konbientzian\". \"Pluralitatea\" esaten diote \"EZ EUSKARARI\" esan nahi dutenean... Euskal Herrian euskara ikastea derrigorrezkoa ez bada, non?
ehun-berrehun urte... hego amerikan inork ez zuen egiten gaztelaniaz duela bostehun urte... eta orain...
|
15.02.2010 08:19
Jon Uribarri-Lapikotegi
|
Lokarrik aldarrikatzen dituen bi helburuekin guztiz ados nago eta honela adierazten dut. Edozein pertsonarentzat aldarrikatuko nituzke bi helburu hauek.
PP eta PSOE ri ezker abertzale \"tradizionala\" politika aktiboan inkorporatzea etzaiela interesatzen nahiko logikoa dirudi. Hau jokaera antidemokratikoa da zeren guztion eritziak kontutan hartu beharko lirateke. Egoera honetara motibu desberdinengatik heldu gara. Alde batetik esker abertzale \"tradizionalak\" historikoki ETAren aurrean adierazi izan duenarengatik edo izan duen jokaerarengatik, bestetik estatu mailan antolatu diren prozedura juridiko-politikoengatik.
Aldi honetan ezker abertzaleak jokaera moldatzeko asmoa adierazi du. Neuk, oraingoan, benetazko asmoa dela uzte dut eta, horregatik ere Lokarrik proposatutako bi helburuak aldarrikatzen ditut.
Baina, tamalez, daukagun marko juridi-ploitikoakoaren arabera atxilotuak edo prozesatuta daudenak, marko horren arabera tratuak izan behar dira. Ados egongo nintzateke oraingo partiduen legea errebisatzeko eta bere kasuan, desegiteko proposamenarekin, baina ez dakit atxilotutako pertsona hauek motibuak izango dituzten, dagoen markoaren barruan, prozesatuak izateko. Beraz, hau ezin dut esigitu.
|
13.02.2010 14:12
Koldo
|
Jartzen duzuenean \"euskal eta espainar gobernuei\" Nafarroako gobernua sartzen da \"euskal\" kontzeptuan? Edo ahaztuta utzi duzue... Dena den, siñatu dut.
|
13.02.2010 09:14
IBON OLIBARES
|
Ondo deritxat horreri, ekin deiogun danok batera, ba. Ia atzenengoz mereziduko dauan zeozer onik aurrera ataraten dogun. Hori bai litzatekeana ta, geuretzat egundokoa lako garaipena.
|
13.02.2010 00:53
Felix
|
Agian lehenengo eskaera eta, zuek diozuen moduan, lehenengo exijentzia, ezker abertzaleari zuzendu behar zaio Lokarritik: ETAri bizkar eman diezaiotela, talde totalitario horri indarkeria uzteko exijitu. Hori egiten ez duzuen bitartean, bestelako ekimenek ez dute pisurik. Halaxe pentsetan dot nik.
|
12.02.2010 22:10
Bixente
|
Itsasok dioena: dudarik gabe, ezker abertzaleko horien askatasunaren alde nago sutsu eta guztiz (areago, haiei egindako kalteak estatu sistemak konpentsatu behar diela uste dut), baina ezin dut ulertu \"ezker abertzale tradizionala\" kontzeptu hori.
|
12.02.2010 22:10
Luis Galdos
|
Zenbat gara, 3, 5..500.000, 700.000 mila, tranpa legalak erabilita ilegalizatu eta errepresariatutako pertsonen aldekoak? Zenbat demokrata proiektu guztiak, ideia guztiak eta pertsona guztiaren aldekoak? Nik uste, Euskaherriko gehiengo soziala, ilegalizatuta setittu garenok barne.
|
12.02.2010 21:54
Gorka Elizondo
|
EUSKAL HERRIA DEGU IRABAZTEKO
|
12.02.2010 19:07
ITSASO IMAZ
|
zergatik deitzen diezue ezker abertzale tradizionala? ni abertzalea eta ezkertiarra kontsideratzen naiz eta tradizioz gainera, bainan ez naiz jende honek esaten duenarekin oso gertu sentitzen, edo hobe esanda esaten ez duenarekin, al pan pan y al vino vino, ezker abertzale radikala egokiagoa iruditzen zait, bainan ez nago ados hauek gartzelaratu izana ze tradizioz pentsatzen det denok libreak garela nahi deguna defendatzeko ondokopari kalterik egiten ez diozun bitartean.
|
12.02.2010 16:48
Eloy Unzalu Giron
|
Oso ondo iruditzen zait sinaduren bilketa hau,aurrerantzko urratsa dela ustean nago.
|
12.02.2010 16:19
Edurne
|
Eta preso bakoitzari, egunero postal bat bialtzen badiegu, gure \"solidaritatea\" agertzeko?
Egongo da nonbaiten, bakoitza, ze kartzeletan dagoen, eguneratua, e-mailez zabaltzea besterik ez da proposamenarekin batera. Esker mila lagunak. Edurne Aizpurua |
12.02.2010 15:04