Lokarri

Atxilotuak askatzea eskatu du Lokarrik

2009-01-23 D3Mko partaideen atxiloketak justifikaezinak dira hauteskunde prozesua bete-betean garatzen ari delarik

D3Mk badu hauteskundeetan parte hartu ahal izateko eskubidea
 
Lokarrik, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak, eskatzen du aske uztea gaur gauean Juan Garzon epaileak D3M plataformaren bederatzi bultzatzaileren aurka agindutako operazioan atxilotutakoak. Hiru arrazoik justifikatzen dute eskaera hau: zein unetan gauzatu diren atxiloketak, erabilitako forma eta horrek dakarren askatasun demokratikoen urraketa.

Unea

Haustekundeen aurrekanpainan bete-betean sartuak garelarik eta bere hautagai-zerrendak aurkeztu ahal izateko D3M sinadurak biltzen ari zelarik agindu dira atxiloketa hauek. Ekintza honek erakusten du epailearen jokaera oso larria izan dela, arrazoirik eta neurririk gabeko desitxuratzea eragin baitu justu proiektu politikoak eta herritarrak protagonistak diren eta hitza eta erabakia beren esku dituzten unean.

Forma

Aurreko zenbait ekintza errepikatuz, gauez agindu du Garzon epaileak operazio hau eta atxilotuei jakinarazi gabe zabalik zela euren kontrako auzi bat. Halakoetan atxiloketa prebentiboa ez dago justifikatua. Ezin da alegatu ihes egiteko balizko arriskua D3Mren hautagai-zerrenda sustatzen duten pertsonek hauteskundeetan parte hartu nahi dute eta.

Eskubideak eta oinarrizko Askatasun demokratikoak urratu dira


Operazio hau nola gauzatu den kontuan hartuta, atxilotutako pertsonek ez dute defentsa era azkar eta eraginkor batean egiteko aukerarik izango Garzon epaileak leporatutakoen harira. Atxilotutako pertsonek ezin izango diete kontra egin leporatzen dizkieten akusazioei hauteskundeetara denboraz aurkezteko. Ekintzen bidez izan da legez kanporatua D3M, lege-bidezidor bat baliatuz, Alderdien Legean jasotzen den prozedura eragozteko.

Gure gizartearen zati handi bat ordezkatzen duen hautu politiko batek ezin izango du eduki dagokion ordezkaritza datorren Eusko Legebiltzarrean. Hauteskunde batzuetan hautatua izan ahal izateko, ideia politikoak publikoki defenditu ahal izateko eta alderdi politikoetan zein hauteskundeetarako plataformetan bildu ahal izateko aukera oinarrizkoa da Zuzenbide Estatu orotan eta erabat bermatuta egon behar du. Sistema demokratiko batek ezin du asmo izan bere herritarren sektore oso bat  hauteskundeetan adierazteko eskubiderik gabe uztea.

NBEren Giza Eskubideen Batzordeak jada ohartarazi du egoera honetaz


Aipatu gaiaren inguruan Espainiari buruz aurkezturiko txostena dela-eta Giza Eskubideen Batzordeak argitaraturiko azterlan batean, jada ohartarazten da terrorismoaren defenizioen gehiegizko erabileraz:

“Batzordeak bere kezka agertzen du barne zuzenbidean terrorismoaren definizioak potentzialki zenbateraino ari diren hedatzen, zehazki Kode Penal espainiarraren  572tik 580ra bitarteko definizioak, izan ere Hitzarmenean jasotako hainbat eskubide urratzea ekar bailezake.

Estatu parteak  terrorimoa era murriztailean definitu behar du eta terrorismoaren aurkako bere neurriak erabat bateragarri egin behar ditu Hitzarmenarekin. Zehazki, el Estatu parteak Kode Penalaren 572tik 580ra bitarteko artikuluak aldatzea aurreikusi beharko luke mugatzeko zalantzarik gabe izaera terrorista duten eta, hortaz, dagokien tratamendua merezi duten arau-hausteak.”

Lokarriren iritzian, erakunde armatu bateko partaidetza delituaren aplikazioa hedatu eta hauteskundeetarako hautagai-zerrenda bat sustatzeko ahalegina egiten duten pertsoenei leporatzeak nabarmenki bortxatzen ditu Giza Eskubideen Deklarazioa eta Eskubide Sozial eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmena, Espainiak sinatuak biak.


2009ko urtarrilaren 23an

Iritziak

xabi | Erabat ados Lokarrik argitaratutako testuarekin. Lokarrik agian ezin du askoz gehiago egin, egoera hau salatzeaz gain. Baina alderdien legea gaitzesten duten alderdi guzti horiek (PNV, EA, EB eta Aralar) zeozer gehiago egin dezakete, nire ustez. Eta ez dute egiten... | 26.01.2009 17:26
sergi salgado i formatger | Totalmente de acuerdo. Con ilegalizaciones no se va a ninguna parte. Pero..... tanto les cuesta desvincularse de la violencia a las claras? | 26.01.2009 10:19
ugartekoa | Lotsagarria!!! Garzonentzat ez dago ez giza eskubiderik ez ONUrik. ¡Garzon y cierra Ezpaña! | 23.01.2009 22:11
begoña ibañez | no me extraña nada de lo que está ocurriendo. Ya lo esperábamos. Me parece muy bien la denuncia de Lokarri. | 23.01.2009 19:40
Enara Azkarate Ausejo. | Estoy plenamente de acuerdo con los términos y la laxitud con que el Estado Español se expresa y actúa, si se trata de lo que ellos llaman "terrorismo". | 23.01.2009 19:12
Joseba | En mi opinión la presente reflexión es inmaculada e intelectualmente desapasionada, cosa que se agradece. Al margen de ello querría incidir en tres puntos: 1.- Me parece de una terquedad extemporánea la negativa de Batasuna a condenar los asesinatos de ETA. 2.- El diálogo con el Estado, a mi juicio, nunca llegará al punto de poder negociar el tema de su unidad patria, si no es por presión exterio.r 3.- No me parece correcto que mientras Batasuna no se pueda presentar a las elecciones, los demás partidos acudan a las mismas. | 23.01.2009 18:32
José María Aguirre Oraa | Me parece acertadísimo el comunicado con la inclusión del texto del Comité de Derechos Humanos de la ONU. En la lucha contra la violencia no puede haber atajos, es decir no puede haber restricción de los derechos políticos, ni defensa de formas violentas de actuar. Esto es una maniobra político partidista del juez Garzón contra la que hay que rebelarse. Todo no es ETA, por favor. ¿Hay connivencia del Gobierno central en este asunto? ¿Así piensa solucionar el Gobierno español el conflicto de este país? Rebelión contra toda forma de violencia, extorsión e injusticia. | 23.01.2009 16:55
maite | Antes y ahora las elecciones no son válidas, por eso veo que no todos somos iguales ante la ley, el ilegal es el que no comulga con leyes ajenas a su pensamiento, y el pensamiento es lo único que oueden impedir, aunque si manipular, así como se presentan partidos extremistas españoles, a mi entender las elecciones deben de ser libres, el electorado es el que decide, todos pagamos impuestos y tenemos las mismas obligaciones,¿por qué no los derechos? | 23.01.2009 17:26
Marisa González Ángos | Sabiendo que lo tenía muy difícil la izquierda abertzale, al intentar estar en las próxmas elecciones con la plataforma D3M, pero teniendo claro también que tienen derecho a dar su opinión en dichas elecciones, yo les di mi firma. Es inaudito la forma que tiene el gobierno español de hacer callar la voz de la izquierda abertzale, y la poca verguenza del PNV, responsable del Gobierno Vasco, al consentirla y no hacer nada por impedirlo. ¿Qué democracia es ésta? Y por supuesto que se estarán violando derechos, ¿qué hacemos para impedirlo? Tendremos que hacer algo. | 23.01.2009 18:26
JUANMA GAZAGAETXEBERRIA | TOTALMENTE DE ACUERDO CON ESTA NOTA INFORMATIVA. CREO QUE VIVIMOS EN UN ESTADO DE EXCEPCION Y QUE EL PROTAGONISMO DEL AMIGO GARZON ES INCREIBLE PUES PARECE QUE NO DA CUENTAS A NADIE.... HAY GENTE EN LA CARCEL POR MOTIVOS POLITICOS. PERIODICOS, RADIOS Y PARTIDOS POLITICOS SUPRIMIDOS... ESTA ES LA DEMOCRACIA A LA ESPAÑOLA. | 23.01.2009 16:53

Zure iritzia bidali