Bere izaera soziala da mota bereko ekimenekin alderatuta Behatoki honek dakarren berritasuna. Parte-hartzeko prest dauden pertsona guztiak izango dira protagonista, gaiaren inguruan bildutako aditu talde bat izan beharrean. Bakearen eta elkar-ulertzearen alde aurrera egiteko estrategietan eta proposamenetan zuzenean eragitea helburu duten iritziak adierazteko modu bat eskainiko du partaidetza esparru honek.
Jasotako erantzun guztiak Lokarrik prestaturiko txosten batean bilduko dira. Erakundeei, alderdi politikoei eta beste eragile sozial batzuei bidaliko zaie txostena. Edukian egongo da txostenen garrantzia, izan ere, pertsona parte-hartzaile guztiek bidalitako ekarpenen batuketaren emaitza izango baita edukia.
Lehendabiziko galdetegia
Bi zati desberdin ditu Behatokiak aurkezturiko lehendabiziko galdetegiak:
1- Lehendabizikoan, galdera-sorta bat aurkezten da jakiteko herritarrek nola ulertzen duten bake eta normalizazio politikoaren aldeko prozesuaren garapena, eta bi arlo horietan aurrerapausoak emateko proposamen zehatzak eskatzen dira. Gainera, galdetu egiten da erakundeek, alderdi politikoek eta Lokarrik bake helburuei egindako ekarpenaren eta ETAren ekintzaren balorazioaz. Gaurkotasuneko gaiei buruzkoak dira azken galderak, hala nola, presoen senideentzako laguntzei buruzkoak edo Konpondu ekimenari buruzkoak.
2- Biktimak eta berradikidetzea dira bigarren zatiaren gai ardatz. Batetik, indarkeriaren biktimei ematen zaien tratamenduaz eta definizioaz galdetu nahi da, bai eta Giza Eskubideen urraketak pairatzen dituzten beste sektore batzuei buruz ere. Bestetik, jakin nahi da zer ulertzen duen gizarteak berradiskidetze kontzeptuaz.
Partaidetza bake-prozesuaren begirale jardunez
Partaidetza zabala edukitzeak xedatuko du Behatoki Sozialak eskaintzen dituen proposamenen eta balorazioen kalitatea. Beren iritzia eman nahi duten pertsona guztiek internet bidez edo galdetegiaren kopia bat paperean eskatuz egin dezakete:
Galdetegia erantzuten duten pertsona guztiek ondorio eta proposamenen txostenaren kopia bat jasoko dute. Gainera, bere web orrian eta arestian adierazitako telefono zenbakian bake-prozesuaren begirale jarduteko izena emateko aukera eskaintzen du Lokarrik. Izena emandako pertsonek hiru hilean behin jasoko dute galdetegia beren iritziak agertzeko galdetegi bakoitzean proposatzen diren gaiei buruz.
Tokian tokiko Behatoki Sozialak
Bake-prozesuaren Tokiko Behatokiak ere ari da eratzen Lokarri EAEko eta Nafarroako herri ezberdinetan. Partaidetza esparruak dira Tokiko Behatokiak eta interesaturik dauden pertsona guztiei aukera ematen diete galdetegi bakoitzean proposatzen diren gaiei buruz eztabaidatu eta elkarri entzuteko. Eztabaida eta entzumen ariketa lantzeko talde horietako batean parte-hartu nahi duten pertsonek info@lokarri.org helbidera mezu bat bidali edo 902 42 10 10 telefonora deitu baino ez dute.
1. eranskina
Bake-prozesuaren Behatoki Sozialaren materialak eta baliabideak:
2- Galdetegia web orrian eta pdf-an:
3- Begiraleek izena emateko formularioa:
5- Behatoki Soziala herri sareetan: Facebook (Lokarri Red) eta Twitter