Guztira, 733 lagunek erantzun zuten bake-prozesuaren egoerari buruzko galdetegi bat izan zen udaberriko txostena prestatzeko funtsezko oinarria. Orain, Lokarrik galdetegi berri bat prestatu du herritarren iritzia jasotzeko eta uda honetan jazotakoari buruzko gizartearen ikuspegia aztertuko duen txostena egiteko.
Galdetegiaren edukia
Udaberrian proposaturiko galdera zenbait errepikatzen ditu galdetegiaren lehendabiziko zatiak eta honakoak ditu helburu: bakerako prozesuaren egoeraz gizarteak ulertzeko eraren garapena ezagutzea eta baloratzea alderdi politikoak, gobernu ezberdinak eta Lokarri bizikidetza egoki baten alde egiten ari direna.
Bigarren zatiari dagokionez, berriki jazotako zenbait gertakarirekin lotutako galderak erantzutea proposatzen du Lokarrik. Hain zuzen ere, interesaturik dauden pertsonei honako gaiei buruz iritzia ematea eskatzen zaie:
1) Zer iritzi duzu ETAren azken atentatuei buruz?
-Bake prozesua berrabiatzeko borondate eza erakusten dute
-Giza eskubideen urraketa justifikaezina da.
-Ez ditut onartzen, baina Gobernua elkarrizketarako ate guztiak ixten ari da.
-Indarkeriari amaiera jartzeko erabakia hartu aurreko azken astinduak dira.
2) Ezker Abertzaleak indarkeria publikoki arbuiatzen badu, legeztatu behar da?
-Bai, jada Alderdien Legearen baldintzak beteko baititu.
-Ez da legeztatu behar ETA desagertu arte.
-Edozer dela ere legeztatu behar da, indarkeriari uko egiten ez badio ere.
3) Presoen argazkiak kentzeko erabakiaz zein da zure iritzia?
-Adierazpen askatasunaren murrizketa justifikaezina da.
-Kendu behar dira, iraingarriak direlako biktimentzat.
-Bakarrik kendu behar dira indarkeria zuzenki bultzatzen duten kartelak eta argazkiak
-Terrorismoaren goraipamena dira eta kendu egin behar dira
Nola parte hartu
Iritzia emateko interesa duten pertsona guztiek internet bidez edo galdetegiaren kopia bat paperean eskatuz egin dezakete:
-Behatokiak proposaturiko galdetegia zuzenean betetzeko aukera dago Lokarriren webgunean (www.lokarri.org).
-Internet erabiltzerik ez baduzu edo nahiago baduzu paperean erantzun, 902 42 10 10 telefonoan Lokarrirekin harremanetan jarri eta kopia baten bidalketa eskatu besterik ez duzu.
Galdetegia erantzungo duten pertsona guztiek ondorioen eta proposamenen txosten bat bat jasoko dute. Gainera, bake-prozesuaren behatzaile jarduteko aukera eskaintzen du Lokarrik bere webgunean edo arestian emandako telefonoan. Behatzaile jarduteko izena emandako pertsona guztiek hiru hilean behin galdetegiak jasoko dituzte horietako bakoitzean proposatzen diren gaiei buruz beren iritzia emateko.
2009ko irailak 16