Lokarri

Entzutegi Nazionalean eta Moncloan aurkeztutako eskaeraren testua osorik

2010-03-26

 

  Ezker Abertzaleko buruzagiak aske uzteko eskaera
2.896 personak sostengatuta

 

Lokarriren aurkezpena. Oinarrizko hiru printzipio hauen inguruan lbakea eta bizikidetza lortzeko lanean ari den erakundea da Lokarri: 1) indarkeria ezaren, bizitzaren eta giza eskubideen defentsa osotasun etiko bezala, 2) bazterketarik gabeko elkarrizketaren aldeko aukera eta pluraltasuna bizikidetzaren oinarri bezala eta 3) herritarren borondatearekiko eta pintzipio demokratikoekiko errespetua politikaren funtsesko arau bezala.


Ezker Abertzalearen bazterketa.
Legez kanporatuta dago une honetan sektore sozio-politiko hau eta bere buruzagi asko espetxean daude edo baldintzapeko askatasunean ekintza politikoetan jarduteko debeku zehatza dutela. Oinarrizko askatasun demokratikoen urraketa larria erakusten du egoera honek.


Une politikoa. Bakerako bidean aurrera egiteko aukera berriak zabaltzen ari diren unean gaude. Ezker Abertzalea ha presentado su documento "Zutik Euskal Herria" agiria aurkeztu du Ezker Abertzaleak, zeinean euskal gatazkari konponbidea emateko indarkeria ezaren eta elkarrizketaren alde agertzen den. Gainera, urrats unilateralak emateko borondatea agertu du eta Ipar Irlandako prozesua gidatu zuten Mitchell Printzipioak hartu ditu beregain. Elkarrizketa politikoa baldintzatzeko indarkeria baztertu behar del diote printzipio hauek.


Aukerak errealitate bihurtzeko erronka. Aukera hau bake prozesu berri bat ahalbidetuko duen errealitate bilakatzea da erronka. Horretarako, beharrezkoa da Ezker Abertzaleak aukera berdintasunean parte hartu ahal izatea bere planteamenduak azaldu, proposatu eta ezagutzera eman ditzan. Ezker Abertzaleko buruzagien atxiloketa eta prozesamendua oztopo objektiboa da konponbide prozesu bat hasteko duten estrategia berrira garatzeko.


Eskaeraren helburua. Helburu bikoitza du Ezker Abertzaleko buruzagien askatasuna aldarrikatzeko eskaera honek: 1) Ezker Abertzale tradizionaleko buruen eta sektore politiko honen osotasunaren oinarrizko askatasun demokratikoen errespetua exijitzea eta 2) oztopo guztiak gelditzeko aldarrikatzea estrategia politiko berri bat defini ahal dezaten.

Askatasun eskaeraren eskaera. 2.896 pertsonak izenpetu dute ondorengo testua:

Joan zen urriaren 13an barne-eztabaidan ziharduten Ezker Abertzale tradizionaleko buruen aurka egindako atxiloketak eta berriki Baltasar Garzon epaileak egindako auzipetze autoaren aurrean, zera erreklamatzen dut:

- Espainiako Auzitegi Nazionalari: Ezker Abertzale tradizionaleko buruak berehala askatzea, espetxeratze hauek oinarrizko eskubide eta askatasun demokratikoak, hala nola, adierazteko, biltzeko edo elkartzeko eskubideak, urratzen dituztela uste baitut.

- Gobernuei: etorkizunean ez dezatela sektore soziopolitiko honetan ireki den eztabaida prozesuaren garapen naturala oztopatuko duen erabakirik hartu, ilegalizazio edo atxiloketa berriak kasu, bizitza politikoan baldintza beretan parte hartzeko eskubidea baitu.

Eskaera hau egiten dut bakea lortzeko alderdi, instituzio eta gizartearen osotasunaren aldetik jarrera ausart eta segurua beharrezkoa den uste osoa dudalako.
 
Ezagutzera eman

 

 

Zure iritzia bidali