Paul Riosen hitzak abenduaren 16ko kontzetrazioan
"Gaur, kontzentrazio honetan bildu gara, alderdien mahai baten sorrera aldarrikatzeko, modu baketsuan eta demokratikoan bizitzea erraztuko digun bazterketarik gabeko akordio anitzaren garrantzia erdiesteko, eta bake prozesu atzeraezina eskatzeko.
Bake prozesuaren blokeo egoera honetan aurrera egiteko, inoiz baino garrantzitsuagoa da aukera historiko hau sendo bultzatuko duten herritarren ahaleginak metatzea.
Bilkura honetan parte hartzera hurbildu garen guztiok 60 mahai jarri ditugu "akordioa" hitza osatuz. Ekitaldi sinboliko honen bidez, alderdien mahaia abian jar dadin eskatu nahi dugu, ezinbestekoa baita elkarrizketa mahai bat osatu eta bertan lanean aritzea, inolako bazterketarik gabe aurrera egin eta oztopoak gainditzeko.
Bazterketarik gabeko akordio anitza aldarrikatzeko, guztion artean 60 mahai jarri ditugu "akordioa" hitza osatuz. Hainbeste urtetako inkomunikazio eta liskarren ondoren, gizarte honek modu baketsuan eta demokratikoan bizitzeko oinarrizko printzipio batzuk behar ditu. Akordioa, kontsulta eta berradiskidetzea dira prozesu honen helburu nagusiak. Eta berauek lortzeko, ahalegin sozial eta politikoak batu behar ditugu.
Azkenik, mahai hauek jarri eta eurekin "akordioa" hitza osatu dugu, alarmisten edo prozesua eten egin litekeela diotenen diskurtsoen aurrean, prozesu hau atzeraezina dela aldarrikatu nahi dugulako eta mezu argi hau helarazi: gizartea ez dago prest iraganeko urteetara itzultzeko; bake prozesuaren atzerabueltarik ez du onartuko. Herritarrok, honelakorik gerta ez dadin, erne egongo gara; gainera, mobilizatzeko eta parte hartzeko prest gaude, modu baketsuan eta demokratikoan elkarrekin bizi eta gizarte honen etorkizuna guztion artean eraiki dezagun."
2006ko abenduaren 16a