Orain dela bi aste Lokarrik, Akordioaren eta Kontsultaren aldeko herritarren Sareak,
kanpaina bat jarri zuen abian Bruselako Adierazpena ezagutzera emateko eta atxikimenduak lortzeko. Nazioarteko 20 eragilek sinaturiko Adierazpen horretan, Ezker Abertzaleak emandako pausoak goraipatzen dituzte eta ETAri su-eten iraunkor eta egiaztagarria, Gobernuaren erantzun egokiarekin, iragartzera deitzen zaio. Bake prozesu berri baten aldeko nazioarteko sostenguari euskal gizartearena gehitzeko beharra azpimarratu genuen kanpainaren aurzkezpenean. Alde horretatik, Bruselako deia bere egin duten kulturako, unibertsitateko, kiroleko eta gizarte mugimenduetako 50 pertsonalitate aurkeztu nahi ditugu. Pertsona horiek guztiek, eta adierazpenari sostengua eman ditoen beste askok ere, beren atxikimendua adirazi dute bakea lortzeko zabaldu den aukera zehaztea nahi dutelako eta ez dutelako nahi aukera berri batek porrot egiterik.
Ezker Abertzalearen azken adierazpenaren balorazioa
Iragan larunbatean Iruñean Ezker Abertzaleak egindako
agerraldiaren edukia pauso oso garrantzitsua da indarkeriaren amaieran, elkarrizketan, akordioan, inklusioan eta herritarren borondatearekiko errespetuan oinarrituriko konponbidera jotzeko. Printzipio hauek errespetatuz aurrera egiteko Ezker Abertzalearen borondatea azpimarratzea ahalbidetzen duten hiru oinarrizo osagai biltzen ditu:
1- Emaitzak soilik bide politikoak edo demokratikoak, elkarrizketaren eta akordioaren bidez, erabiliz lortuko dituen estrategia bat bultzatzeko bere borondatea erakusten du.
2- Era berean, azken bake prozesuaren blokeoaren ondoren ETAren itzulerak blokeo handiagoko egoera batera eta kolapso eszenatoki batera bideratu zuela aitortzen dute.
3- Bai ETAk bai eta Gobernuak ere Bruselako Adierazpenaren bidez nazioarteko eragileek egindako deiari kasu egin beharko lioketela uste dute. Argia da Adierazpen horren edukia: ETAren su-eten iraunkorra eta egiaztagarria, Gobernuak behar bezala erantzun beharko lukeena.
Ezker Abertzalearen adierazpena ez da betikoa
Ezker Abertzalearen adierazpena baloratzeko orduan, beharrezkoa da kontuan hartzea Ezker Abertzaleak azken hilabeteetan emandako pausoak. 2009ko udan hiru pertsonaren heriotza eragin zuten hainbat atentatu egin zituen ETAk. Urrian, Otegi, Rafa Diez eta Ezker Abertzaleko beste buruzagi batzuk atxilotu eta gero, jakin ahal izan genuen estrategia politiko berri bat prestatzen ari zirela. Azaroan, Altsasuko Adierazpenean, berretsi egin zuten beren konpromisoa Mitchell Printzipioekin. Otsailean, publiko egin zuten "
Zutik Euskal Herria" agiria, zeinetan prozesu demokratiko bat zabaltzeko beren aldebakarreko jarrera agertu zuten. Nerin polizia frantziarra ETAren eskuetan hil ondoren, konpromiso argi eta zehatza eskatu zioten ETAri prozesua garatzeko. Iragan larunbatean, soilik bide politiko eta demokratikoetan oinarrituriko estrategian sakontze aurrerapausoa emanez, Ezker Abertzaleak berritu egin zuen bere sostengua Bruselako Adierazpenari eta bai ETAk eta bai Gobernuak nazioarteko eragileen deiari modu eraikitzailean erantzutea eskatu zuen. ETAren kasuan, su-eten baten iragarpena baino ez du esan nahi horrek. Nola liteke posible ezer berririk ez dagoela, aurrerapausorik eman ez dutela baieztatzen jarraitzea Ezker Abertzaleak ETAri zuzenean dei egiten dion lehendabiziko aldia delarik?
Ezker Abertzalea are argiagoa izan daiteke bere jarreretan, estrategia berri bat garatzeko bere borondatean. Zehatzagoa izan datiteke eta aurrerapausoak eman ditzake behin betiko bake prozesu atzeraezin bat garatzen laguntzeko, su-eten bat eskatuz edo indarkeria gaitzetsiz. Baina arduragabekeria da eustea aurrerapauso garrantzitsuak eta berritzaileak eman ez dituela dioen tesiari. Oraindik bada tematzen dena eboluzioa eta desberdintasunak ez baloratzen, aurrerapauso bakoitzari baldintza berriekin erantzunez. Adibidez, Alderdi Popularra presatu da esatera ezerk ez duela balio barkamena eskatzen ez duten arte. Horrela, pauso berriak ez ematera baino ez da laguntzen eta bake prozesu baterako aukera berri bat edukitzeko aukera ezeztatzen zaio euskal gizarteari.
Ezker Abertzaleak, adierazpen honen bidez, modu eraginkorrean eta zuzenean itxi dio atea indarkeriari. Bai agiriaren edukiarengatik, zeinetan Bruselako Adierazpenari erantzuteko deia egiten zaion ETAri, nola erabilitako eszenografiarengatik, sektore politiko horren ehunka militanteren partaidetzarekin, mezu argia ari da helarazten: ETAk beste atentatu bat egiten badu, Ezker Abertzaletik kanpo kokatuko da, Ezker Abertzaleko baseen deia baztertzen duen heinean. Gertakari honek, jada berarengatik bakarrik, adierazpenaren balorazio positiboa merezi du.
Bruselako adierazpenaren balioa
Brian Currinen lanari aipua kentzeko hainbat saiakera ere ikusi ditugu azken hilabeteetan. Izenik ez izatea egotzi zaio, euskal errealitatea ez ezagutzea, Batasunaren abokatu defendatzailea izatea. Bruselako Adierazpena aurkeztu zuenean, Nobel saridunak manipulatzen ari zela esatera iritsi ziren eta edukia bera baztertu zen iraganeko errezetak errepikatzeko saikarerarengatik. Orain, aldiz, bere lanaren balioa egiazta daiteke, blokeoa gainditzen eta bakerako aukera berri bat zehaztu dadin lagundu baitu. Egia da nazioarteko eragileen sostengurik gabe ere esan zezaleeka Ezker Abertzaleak bere azken agirian jasotzen dena, baina Bruselako Adierazpenak erraztu egin du pauso berri hau. Eman dela da garrantzizkoa, nazioarteko eragileen deiari kasu egitea eskatu zaiola ETAri.
Bruselako Adirazpena defenditzen jarraituko du Lokarrik
Aukerak zehazten ari diren arren, hauskorrak dira oraindik eta guztion laguntza aktiboaren beharra dute. Lokarrik sendotu egingo du Bruselako Adierazpena ezagutzera eman eta atxikimenduak biltzeko bere kanpaina. Aste honetan bertan, mahai-inguru ziklo bat hasiko dugu. Lokarriko hainbat partaidek, hainbat aztertzaile politikorekin batera, egungo egoeraz eta bakerako aukerez beren ikuspegia erakutsiko dute. Era berean, Lokarriko laguntzaileak kalera irtengo dira Bruselako Adierazpenaren kopiak banatzera. Bildutako atxikimendu bakoitza bultzada berri bat da aukera honetarako, behin betiko bakerako bidean bultzada bat, Bruselako Adierazpeneko sinatzaileek dioten bezala.
Bruselako Adierazpenari atxikimendua eman dioten berrogeita hamar izen esanguratsuak:
-Marta Mendia
-Pello Zabala
-Manu Arrue
-Mikel Zurbano Irizar
-Jose Ramon Castaños "Troglo"
-José Luis Longarte
-Natxo Isuzkiza
-Mariano Ferrer
-Nestor Basterretxea
-Toti Martinez de Lezea
-Txema Ramírez de la Piscina
-Roldán Jimeno
-Javier Sádaba
-Perico Ibarra
-Garbiñe Biurrun
-Jordi Armadans
-Patxi Zabalo
-Joseba Santamaria Rekarte
-Juana Aranguren
-José Mª Lecumberri
-José Angel Esnaola
-Unai Elorriaga
-Juanjo Alvarez
-Josetxu Martinez Montoya
-Mirentxu Purroy
-Jesús Mari Lazkano
-Julio Flor
-Francisco Letamendia
-Enrike Zelaia
-Ramón Zallo
-Víctor Manuel Maeztu
-Pere Ortega
-José Manuel Castells
-Txaro Arteaga
-Xabier Kintana
-JoxAnton Artze
-Antton Lafont
-Alfons Banda
-Susana Koska
-Fernando Armendariz
-Jose Ignazio Ansorena "Piter"
-Rosa Rodero
-Cristina Sagarzazu
-José Mari Agirre Oraá
-Kepa Gordejuela
-Imanol Murua
-Maixux Rekalde
-Elena Herran
-Iñaki Lekuona
-Andrés Krakenberger
-Jon Mirena Landa
-Xabier Euskitze
-Pili Kaltzada
-Xabier Oleaga
Ezagutzera eman