Lokarri

Biktimen Errekonozimendu eta Omenaldiaren II. Jardunaldian izango da Lokarri

2008-05-16 Prentsa-oharra
Prentsa-ohar honen bidez, Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak hedabide guztiei jakinarazi nahi die gure erakundeko hainbat ordezkarik Biktimen Errekonozimendu eta Omenaldiaren Jardunaldian parte hartuko dutela datorren igandean maiatzaren 18an.

Iragan urtean Lokarrik jada parte hartu zuen ekitaldi hauetako lehendabizikoan eta poztasunez dakusagu aipatu omenaldiak izan zituen hainbat gabezia konpondu egin direla honakoan. Horrela, terrorismoaren biktima guztiei bideratu zaie gonbita, bai ETAren biktimei nola GALen biktimei, bai eta indarkeria erabili duten beste erakunde batzuetako biktimei ere.

Lokarrik berriz ere azpimarratu nahi du biktimek pairatu duten kalte traumatiko eta konponezina errekonozitzeko eginbehar ukaezina duela gizarteak. Behar-beharrezkoa da euskal gizarteak agerian jartzea bere elkartasuna indarkeria eta oinarrizko eta funtsezko giza eskubideen urraketak pairatu dituzten guztiei.
 

Bigarren omenaldi honek indarkeriaren deslegitimazioa izango du gai ardatz. Gai horri buruz, bi gogoeta agertu nahi ditu Lokarrik:

 

1- Indarkeriaren deslegitimazioak pertsona guztien Giza Eskubideen erabateako babesean du oinarria eta baliabide etikoak, bakean oinarrituak eta demokratikoak erabiltzeko konpromiso argia agintzen du egitasmo politikoak defenditzeko orduan. Hutsegite larria litzateke indarkeriaren deslegitimazioa aurkeztea biolentzia indarrean den bitartean arazo politikoei elkarrizketaren bidez aurre egiteko aukerari uko egiteko argudio bezala.

 

2- Indarkeriaren deslegitimazazioaren aldeko planteamendu honetatik ez da ondorioztatu behar euskal gizartea ez dela irmoki agertzen gai horri buruzko jarrerari dagokionez. Euskal gizartearen gehiengo zabal batek gaitzesten du indarkeria eta soilik gutxiengo murritz batek ematen dio babesa. Erronka ondorengoa da: gutxiengo horrek indarkeria baztertzea eta oinarriak jar daitezela, bai gizarte zein hezkuntza alorretan, Giza Eskubideek tokirik izango ez duten bizikidetza esparrua eraikitzeko.

 

Azken batean, datorren igande honetan euskal gizarteak aukera berri bat du indarkeria dela-eta min handia bezain konponezina pairatu duten pertsona guztiei laguntza eskaintzeko. Lokarriren nahia da elkartasun adierazpen honi esker biktima guztiei erabateko arreta erakustea, jasandako sufrimendua arinduz eta errekonozituz.

 

2008ko maiatzak 16


Iritziak

| | 1º- Los mayores y máximos derechos pertenecen a las víctimas. ETA debe de desaparecer. 2º- Creo que, sin embargo no deben pisotearse otros derechos aun siendo de mucho menor valor. 3º Pienso en muchas madres cuyos hijos se hallen (no digo sin justicia) en la cárcel, así como sus esposas. Sinceramente, creo que llevando un poco de ternura a ellas. Podría tener el resultado de un acercamiento para la paz ansiada- muchas veces a lo que no llega el entendimiento llega el corazón.

Zure iritzia bidali