Lokarri

Brian Currinen hitzaldia Madrilen

2010-02-10
 
Otsailak 23, asteartea, 19.30ean, Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan.

 

Brian Currin abokatu hegoafrikarrak datorren otsailaren 23an, asteartean, 19.30ean, Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluan (Gomez de la Serna aretoa / Metroa: Banco de España) "Nola suspertu bake-prozesua?" izenburupean emango duen hitzaldira gonbidatu nahi zaitu Lokarrik.

 

Brian Currin bitartekari aktiboenetako bat da nazioarteko gatazketan. Hegoafrikako eta Irlandako bake prozesuetan parte hartu du. Bere jatorrizko herrialdean Hegoafrikako Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordean aritu zen eta ondoren Ipar Irlandako Epaiak Berraztertzeko Batzordea koordinatu zuen. Harrezkero, Sri Lankako, Ruandako eta Ekialde Hurbileko bake prozesuetan jardun da.

 

Era berean, euskal errealitatea ongi ezagutzen du Brian Currinek. Iragan urriaren 28an hitzaldi interesgarri eta arrakastatsua eman zuen Donostian Lokarrik gonbidatuta. Hitzaldian esan zuen elkarlanean aritu dela Ezker Abertzale tradizionalarekin ekimen berri bat diseinatzeko. Gainera, alderdi politikoen artean konfidantza guneak berreskuratzeko beharraren alde egin zuen apustu, bai eta mugimenduen artean tixaropena berreskuratzearen alde indarkeriaren amaieraz.

 

Horregatik guztiarengatik, oso garrantzitsua da Brian Curriren hausnarketak eta azterketa entzuteko aukera izatea. Are gehiago, Ezker Abertzale tradizionalaren baitan estrategia aldaketa bat aurreikusten delarik. Hitzaldia emango duen tokiaren edukiera mugatua da eta, beraz, joateko interesa duten pertsona guztiei baieztatzea eskatzen dizuegu, 902 42 10 10 telefonora deituz edo formulario hau betez.

 

Ezagutzera eman

 

 

Zure iritzia bidali