Egoera argitu nahi duen proposamen bat
2007-01-22
Lokarrik alderdiei agenda politikoa adosteko proposamena luzatzen die indarkeriaren behin betirako etetea ekartzeko helburuarekin
Bi astebete iragan dira ETAren Barajas aireportuko atentatutik eta alderdi politiko gehienen eta gizartearen gehiengo baten iritziz joan den martxoaren 22an hasi zen bake prozesua apurtuta dago. ETAk, atentatu honekin, elkarrizketa erabakitzaile bati ekiteko baldintzarik gabeko egoera eragin du.
Hala eta guztiz ere, bakerainoko prozesua geldiezina da. Indarkeriarik ezaren eta elkarrizketaren aldeko gizartearen gehiengoaren apustu garbiak, Irailaren 11ko eta Martxoaren 11ko atentatuen ondorioz aldatu zen nazioarteko abagune historikoak eta indarkeriaren arazoari amaiera elkarrizketatua bilatzeko apustu politikoak, hauek guztiek izugarri zailtzen dute ETAk atentatuekin eta erailketekin atzera egin ahal izateko aukera. Hartara, martxoaren 22an hasi zen prozesua apurtu da. Dena dela, bakerainoko prozesua atzera bueltarik ez duen bidea da.
Egungo egoera honetan aurrean ditugun erronkak hiru dira: 1) presarekin jardun eta egoera larritu dezaketen erabakiak ez hartu, 2) kalteak txikiagotu eta ekarrizketaren zubiak ez apurtu ala terrorismoaren aurkako iraganeko erabaki politikoetara itzuli, eta 3) egoera argitu. Zentzu honetan, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sarea den Lokarrik egoera argitzeko xedea duen proposamena luzatu nahi du. Prozesua apurtuta dago ekintzek halaxe erakusten digutelako, non ETAk konfiantza eragiteko nahikoa ez den su-etena iraunarazten duen. Izan ere, su-eten honek ez du nahikoa sinesgarritasunik berau apurtzeko arriskua hortxe dagoelako.
ETAk indarkeriaren amaierarako proposamena luzatu behar du
Gizartea ETAk egoera noiz argituko duen zain dago bake prozesu bat eraiki ahal izateko baldintzak sortzeko. ETAk indarkeriarekin behin betirako amaitzeko helburuarekin proposamena aurkeztu behar du. Proposamen honek argia eta atzeraezina izan behar du, erakunde, alderdi poliko eta gizarte osoarentzat bideragarria izango dena. ETAk proposamen gardena aurkeztu behar du indarkeriaren aldeko apustua behin betirako zokoratzeko.
Alderdi politikoek bide orri bat adostu behar dute
Bestetik, alderdi politikoak indarkeriaren aurrean estrategia komuna adosteko helburuarekin elkarrizketatzen ari diren honetan, alderdi politikoak bide orri bat adostera animatu nahi ditugu non zein urrats eman zehaztuko den, beti ere ETAk indarkeriarekin amaitzeko proposamena aurkeztuko badu. Bake prozesuak izan duen arazoetako bat aukera hau baliatu ahal izateko eman zitezkeen urratsen kontura akordiorik zein definiziorik eza izan da. Hau horrela, alderdiek ETAri erantzuteko proposamen zehatz bat adostu behar dute, ETAk indarkeriarekin amaitzearen aldeko apustua egiten baldin badu.
Definiziorik gabeko egoera hau ez da jasangarria. Euskal gizartea ez dago prest berriz ere indarkeriaren, inkomunikazioaren eta liskarraren urteetara atzera egiteko. Euskal gizarteak indarkeriaren amaiera erdietsi ahal izateko proposamenen gardentasuna aldarrikatzen du. Euskal gizartearen bakerako itxaropenei erantzuna emango dion prozesu berri bat eraikitzeko premia dugu, irmoki indarkeriarik ezaren, elkarrizketaren eta akordioaren alde egiteko premia alegia.
2007ko urtarrilaren 22a
Iritziak
javier
|
|
08.02.2007 17:44
La propuesta me parece bien planteada y perfectamente expuesta, pero debemos tener los pies en la tierra. Estamos en un momento en que los partidos políticos luchan por mantenerse o recuperar el poder a cualquier precio y saltándose cualquier barrera que hasta el momento se consideraba intocable.
En el panorama español, en estos momentos, pensar en un acuerdo entre todas las fuerzas políticas, es casi una utopía, cualquier intento será arruinado en cuanto salga de Euskal Herria y llegue a Madrid.
Creo que está bien intentar lo que propone Lokarri, pero pienso que se debe tener un "plan B" si fallan los intentos de aproximar posturas por la intransigencia de los partidos españoles.
Pedro
|
|
25.01.2007 21:35
En estos momentos que el proceso se ve detenido debido a los acontecimientos. Estoy de acuerdo en que hay que preparar el escenario para que cuando ETA de las garantías necesarias, hayamos avanzado creando condiciones y coincidencias. Hay dos cosas fundamentales que Iñaki Dejuana Chaos no muera en la cárcel producto de su huelga de hambre, ya que eso podría llevar a una situación de violencia y rencor, y hay que conseguir que la izquierda abertzale esté presente en el próximo proceso electoral y así participar de las instituciones, la postura de la derechona nostálgica, con su prensa y sus jueces y la radicalización de la izquierda nacionalista con el aumento de la violencia callejera son dos obstáculos que debemos poder superar, bien es cierto que lo veo difícil y no tengo receta para ello.
Garbiñe
|
|
24.01.2007 09:50
Aunque ha sido evidente durante estos meses la falta de acuerdo sobre todo entre los partidos de mayor peso en cuanto a votos y que esto mismo haya hecho imposible mayor definicion en cuanto a los pasos, estoy deacuerdo en el planteamiento de los retos y en trabajar en ACORDAR UNA HOJA DE RUTA , ampliando el deseo del fin de la violencia y el poder vivir en una sociedad en paz a la sociedad en su conjunto, no solamente a la sociedad vasca.
Nekane Eguzkitza
|
Está muy bien el comunicado, pero creo que es hora de hacer una reflexión muy seria sobre el papel de los jueces en este conflicto, se han convertido en agentes MUY decisivos |
22.01.2007 17:22