Lokarri

Ekainaren 13an Iruñean egindako Itxialdiaren ondorioak

2009-06-17 “Adiskidetzea” izan genuen langai

 

Iragan ekainaren 13an, larunbatean, berriz ere itxi egin ginen, hirugarrenez. Iruñean itxi ginen ordukoan eta "Adiskidetzea" izan genuen langai. Gai horri buruzko mahai-inguru interesgarri batek hasi zuen jardunaldia, zeinetan Carlos Martin Beristain eta Miguel Izu adituek parte-hartu zuten. Ondoren, taldekako lanean jardun ginen. Topaketa honetarako prestaturiko dinamika baten bidez, "rol playing" edo "ideia-jasa" dinamiketan oinarritua, errealitate ezberdinetara hurbiltzen ahalegindu ginen, beste pertsona batzuen azalean sartzen, eta ikuspegi horretatik ondoko galderei erantzuten:

  1. Zer eman dezakezu adiskidetze prozesu batean laguntzeko?
  2. Zer espero duzu jasotzea adiskidetze prozesu batetik?


Ideia-jasa oparo bat eta gero, goizean entzundako proposamen edo ekarpen interesgarrienei buruzko adostasunak lortzen saiatu ginen arratsaldean, kontuan hartuta nortzuek eginak ziren. Horrela, proposamen guztiak rolez rol azertzen aritu ginen. Jarraian, lan horren emaitza aurkezten dugu.

1. ETAko kupula


Zer espero duzu jasotzea adiskidetze prozesu batetik?

  • Lurralde batasunaren autodeterminazioa, 6/7 probintzietan irudikatua. 6 bozka
  • Lurralde batasunaren independentzia, 6/7 probintzietan irudikatua. 3 bozka
  • Gure biktima zuzenak eta senideak errekonozitzea, bai eta beren sufrimendua ere. Estatuak, hedabideek, alderdi politiko interesatuek... gauzatu duten politika maltzur eta zapaltzailea errekonozitzea. 2 bozka.

Zer emateko prest zaude balizko adiskidetze prozesu batean?

  • Egindako minaren errekonozimendu publikoa ("sufrimendua eragin dugu"). 8 bozka
  • Su-eten mugagabea iragarri eta ematea. 3 bozka

2. Motibazio politikoko beste biktima batzuk


Zer espero duzu jasotzea adiskidetze prozesu batetik?

  • Jazotakoaren egia jakitea, argitu ez diren gertaera guztiak ikertuz, eta gertaera horiek auzipetzea, epaitzea eta publiko egitea. Egiaren Batzorde bat eratzea izan liteke ideia bat. 10 bozka
  • Espainiar Estatuak aitortzea egindako mina eta barkamena publikoki eskatzea. 4 bozka.

Zer emateko prest zaude balizko adiskidetze prozesu batean?

  • Bestearen sufrimenduarekiko enpatia bilatzea, onartzea badirela beste biktima batzuk ere. 9 bozka
  • Adiskidetzean ditudan mugak errekonozitzea. Horrek ez dio ekarri beharko betorik prozesuari. 3 bozka

3. Terrorismoaren Biktimen Elkartea-AVT


Zer espero duzu jasotzea adiskidetze prozesu batetik?

  • Errekonozimendua, akonpainamendua eta konponketa materiala eta morala (soziala, instituzionala eta historikoa). 7 bozka
Zer emateko prest zaude balizko adiskidetze prozesu batean?
  • Beste biktima batzuen errekonozimendua eta laguntzeko borondatea. 7 bozka

4. Insitutu irakasleak (Gizartea)


Zer espero duzu jasotzea adiskidetze prozesu batetik?

  • Irakaslegoan sufrimendurako hurreratzea sustatzea (esperientziak biltzea). 5 bozka
Zer emateko prest zaude balizko adiskidetze prozesu batean?
  • Ikastetxea bizikidetzea esparru izendatzea. 4 bozka
  • Sentsibilizazioan eta kontzientziazioan lagunduko duen osoko plan bat egitea (esperientziak, elkartrukaketak, partaidetza), bai eta autokontzientziazioa ere. 5 bozka

5. Espainiar Gobernuaren ministro Kontseilua

Zer espero duzu jasotzea adiskidetze prozesu batetik?

  • Alde inpartzialak direla kontuan hartuta, gatazka armatu ezberdinetan esperientzia duten nazioarteko erakundeek, nazioarteko adituek prozesuan parte-hartzea eta aholkulari jardutea. Nazioarteak laguntza eskaintzeko konpromiso bat. 5 bozka
  • ETAk behin betiko su-etena iragartzea. Eta talde terrorista guztiei. 6 bozka

Zer emateko prest zaude balizko adiskidetze prozesu batean?

  • Gatazkaren afektatu eta biktima guztiei, inor baztertu gabe, laguntza psikologikoa, soziala eta lan arlokoa ematea. 3 bozka
  • Gatazkarekin lotutako presoei amnistia ematea, amnistia zabala eta oparoa. 2 bozka
  • Egungo Estatu ereduari buruzko eztabaida zabaltzea. 2 bozka
  • Autonomia handiagoa ematea arlo politikoan eta eskuduntzetan. 2 bozka

Iritziak

edu | Una comision de la verdad sería ideal, porque reconciliarse es la muestra más alta de sincerarse sobre lo ocurrido. Sería un espejo para años venideros y materia de trabajo para nuestros jóvenes en profundizar en la democracia | 07.07.2009 17:24
Ana | Pensemos cómo tratamos, cómo juzgamos al vecino. Después pensemos más grande. Si no sabemos hacerlo en distancias cortas, no funcionará más allá... | 06.07.2009 18:52
Alicia | creo que sería bueno utilizar la tolerancia y exigir a los políticos que solucionen problemas en vez de crearlos para mantener enfrentamientos que les benefician. | 28.06.2009 20:09
Mariano Gutierrez | Creo que todo podría caminar mejor si todos los sectores políticos en Euskadi se aceptasen mutuamente sin ningun tipo de exclusiones, aunque desgraciadamente no deja de ser una utopía. *** 19.06.2009 11:54 | 19.06.2009 13:48
Jon
Jesús | Creo que se deberían tratar de reactivar, dar relevancia y promover a asociaciones como EUSKARIA, etc. | 18.06.2009 22:54
maria | caminamos todos hacia el mismo horizonte. Entre todos tal vez podamos cambiar la sociedad | 18.06.2009 21:27

Zure iritzia bidali