Lokarri

Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko Nazioarteko Konferentziaren aurkezpena

2011-10-10


 
Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko Nazioarteko Konferentziaren aurkezpena egingo da bihar, asteartea, urriak 11, goizeko 11etan, Donostiako Bakearen Etxean. Donostian urriaren 17an izango den Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko Nazioarteko Konferentzia bai nazioarteko bai eta tokiko hainbat erakundek bultzatu dute. Hain zuzen ere, hauek dira:

 

- Berghof Foundation http://www.berghof-foundation.de

- Conciliation Resources http://www.c-r.org/

- The Desmond Tutu Peace Foundation http://www.tutu.org/

- NOREF http://www.peacebuilding.no/

- Harremanetarako Nazioarteko Taldea (Euskal Herria) http://gicpaisvasco.org/

- Lokarri http://lokarri.org/

 

Aurkezpen ekitaldiaren edukia

Honakoa izango da aurkezpen ekitaldiaren edukia:

 

1) Paul Rios Lokarriko ordezkariak "Euskal Herrian gatazka konpontzeko Nazioarteko Konferentzia" aurkeztuko du.

 

2) Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kide Pierre Hazan-ek Nazioarteko Konferentziarekin lotutako bere ekarpena birpasatuko du.

 

3) Jonathan Powell-ek, Erresuma Batuko Lehen Ministroaren Kabineteko Nagusi-ohiak, Nazioarteko Konferentziaren helburuak azalduko ditu.

 

Era berean, Nazioarteko Konferentziari sostengua eman dioten hainbat euskal izen esanguratsu izango dira prentsaurrekoan. Konferentziaren lehendabiziko nondik norakoak eskainiko dira aurkezpen honetan, eta aste honetan zehar zehaztasun gehiago emango dira.

 

Konferentziaren erakundee sustatzaileei buruzko informazioa

 

Berghof Foundation


Hogeita hamabost urte baino gehiagoz, la gatazkak konpontzeko baliabide filantropikoak eskaini ditu Fundación Berghof-ek bakeari eta gatazken ikasketari buruzko tradizio akademiko bat elikatzeari begira. Erakunde pribatu familiarra da eta gatazken ikasketetan berrikuntzak egitea da bere helburua.

 

Conciliation Resources

Conciliation Resources (Erresuma Batua) gerrak urraturiko gizarteetan gatazka biolentoak prebenitzeko, justizia sustatzeko eta bake iraunkorra eraikitzeko erakunde independientea da.
 

The Desmond and Leah Tutu Legacy Foundation

Desmond and Leah Tutu Legacy Foundation sortu berria Desmond eta Leah Tutu-ren ondare intelectual eta fisikoa ongi gordetzeko jaio da. "Desmond eta Leah Tutu" izena duten erakunde, talde, diru-laguntza eta programetarako plataforma izateko eginkizuna beteko du. Halaber, bakearen eraikuntzak biek egindako lana eta jatorri ezberdineko pertsonen arteko errespetua ezagutzera ematen lagunduko du.
 

NOREF

Norvegiako Norwegian Peacebuilding Resource Centre/Norsk Ressurssenter for Fredsbygging (NOREF) bakea finkatzeko politikak eta praktikak ezagutzak eta esperientziak integratzeko baliabideen zentro bat da. Kanpo Arazoetako Norvegiako Ministerioak finkatu zuen 2008an Norvegian bakea sendotzeko ahaleginak sostengatzeko baliabide zentro giltzarri bezala.

 

Harremanetarako Nazioarteko Taldea (Euskal Herria)

Harremanetarako Nazioarteko Taldea bake-prozesutan eta gatazken konponketan adituak diren nazioarteko hainbat pertsonek osaturiko talde bat da, zeina Euskal Herrian normalizazio politikoa errazteko lanean jardun den azken hilabeteetan.

 

Lokarri

Bere ibilbidea 2006an abiatu zuen erakunde sozial, beregaina eta plurala da Lokarri, bakearen eta Euskal Herriko bizikidetasunaren eta normalizazioaren alde diharduena.

 


Ezagutzera eman

 



 

Iritziak

Jokin Goiburu | Eskerrik asko. Esperantza badago! | 10.10.2011 20:40
Iñaki | Jonanek aipatzen zuen esalditaz oroitu naiz \"paciencia, encaje y contención\" egia esan, "paciencia" izan izan dugu, "encaje" ere iruditzen zait nahiko ikasi dugula, azkenik, "contención"... momentu honetan beharrezkoa ze gaurkoa irakurri ondoren ia saltoka hasteko moduan nabil... Bake eta Olatu On!!! | 10.10.2011 18:49

Zure iritzia bidali