Eragile politiko guztien arteko eztabaida eta praktikan erakustea politika dela arazo politikoak konpontzeko bide bakarra da hitzarmen politiko berri hori artikulatzeko tresna. Horrek eskatzen du: amaiera jartzea askatasunen murrizketari eta politikaren judizializazioa; bakea eta giza eskubide guztiekiko, salbuespenik gabe, errespetua sustatzen dituen hezkuntza bultzatzea; distentsio-ahaleginak egitea eta, eginkizun honetan, gizarte osoa eta bere eragileak inplikatzea haustura sozialak ekiditeko.
2- Zer neurri hartu behar dira mehatxupean dauden Giza Eskubideak bermatzeko?
Lehenik eta behin, eta atentatuak izateko arriskua dagoen bitartean, Ertzaintzak eskuragarri izan behar ditu beharrezkoak diren baliabide demokratiko guztiak pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
Bigarrenik, aldatu egin behar da legedi penal guztia Nazio Batuetako kontalariak zehaztutako bideari jarraituz, atxilotutako pertsonen giza eskubideak urratuak izan ez daitezen eta adierazpen, prentsa, biltzeko eta politikan parte-hartzeko eskubidea bermatzeko.
Hirugarrenik, espetxeetako legegintza eraldatu behar da pertsona presoen birgizarteratzea benetan eraginkorra izan dadin.
3- Zein da zuen iritzia D3M eta Askatasunaren zerrendak baliogabetzeari buruz?
Zentzugabekeria demokratikoa da. Alderdi politikoak herritarrek hautestontzietan legeztatu edo legez kanporatu behar dituzte. Ilegalizazio honen ondorioz, ahuldu egiten dira demokrazia eta erakunde demokratikoak, izan ere, hautatutako Legebiltzarra ez da izango ordezkatu behar duen gizartearen isla fidela.
4- Beharrezkoa iruditzen zaizue akordio politiko berri bat? Nola defini liteke?
Gure iritzian, funtsezkoa da akordio politiko berri bat, zeinak atea zabalduko dion behar dugun marko politiko berri bati. Gure ikuspegitik, akordio honek hiru alderdi bildu behar ditu:
5- Jasotzen al du zuen programak herri-kontsultak deitzearen inguruko proposamenik? Zein?
Gure egitarauan zehazten denez, datorren legegintzaldian "Demokazia Parte-hartzailearen Lege" baten onespena sustatzeko konpromisoa hartu dugu. Lege horrek jasoko ditu hala demokrazia parte-hartzailearen formulak eta prozesuak nola demokrazia zuzenekoak ere -erreferenduma-. Halaber, aintzat hartuko du informazio eta ezagutzarako teknologia berriek eskaintzen dituzten aukeren erabilera.
6- Zer-nolako garrantzia ematen diozue herri-partaidetzeari? Baduzue egitasmo zehatzik partaidetza hori bultzatzeko?
Eusko Alkartasunan ikusten dugu gizarte bidezkoago, solidarioago eta aurrerakoiago bat eraikitzeko beharrezkoak direla herritarren inplikazioa eta ekarpen politikoa (beren kide eta erakundeen bitartez) beren etorkizun propioa diseinatzeko orduan.
Horregatik, kultura demokratikoan sakonduz, ezinbestekoa iruditzen zaigu bermatzea herritarren partaidetza gai publikoetan. Alde batetik, demokrazia eremu publiko guztietara hedatzearen aldeko gure etengabeko konpromisotik, administrazioaren eraginkortasuna bera areagotzeko. Eta bestalde, gure uste sendo honetatik: arazo handi eta txikien konponbidean inplikaturiko hiritargo aktibo batek, eragiten dien erabaki politikoetan esku-har dezakeen herritargo aktibo batek, gero eta herritar gehiago berriz ere afera publikoetan interesaturik egotera bidera dezake eta bideratu behar du.
Helburu hau gogoan eta partaidetza borondate politikoaren oinarriaren gainean egituratzen den heinean, Eusko Alkartasunan lan egin behar dugu datorren legegintzaldian euskal gizarteari demokrazia parte-hartzailearen formulen eta prozesuen legezko arauketa bat eskaintzeko. Herritarren eta erakundeen (toki mailako edo sektoreen arteko koordinazio organoak, bai kontsultarakoak, kodezisorioak edo kogestiorakoak, aurrekontu parte-hartzaileak prestatzeko batzar-dinamikak, etab) bai sistema puntualetan nola iraunkorretan.
7- Zer ildo estrategiko garatu nahi duzue Bakerako Heziketa alorrean?
Eusko Alkartasunak, iragan legegintzaldian garatutako arduretatik, Nazio Batuek bultzaturiko nazioarteko korrontean sartu du Euskadi modu erabatekoan eta behin betikoan. Korronte horren funtsezko eginkizuna da giza eskubideen hezkuntza izatea hezkuntza politiken helburu funtsezkoa. Horretarako, Bakerako eta giza eskubideetarako Hezkuntzako Euskal Plana jarri da abian.
Gure helburu nagusia da hori garatzea eta hobetzea datorren legegintzaldian hobetzea, honako arrazoi hauengatik:
Horregatik, Eusko Alkartasunaren helburua eta proposamena honakoa da:
2008-2011 Plana exekutatzeta eta hasierako planteamenduekin eustea, terrorismoaren aurkako hezkuntza-politika antzeko bat bilakatzen utzi gabe. Ezinbesteko osagai izan behar du herrialdea eratzeko eta giza eskubide guztien urraketa gehiago ekiditeko.
Si realmente estáis, como decís, en contra de las ilegalización de ideas y partidos, deberías dar pasos firmes y concretos y no tan solo comentarios con un marcado caracter electoral. Mientras siga habiendo dos varas diferentes de medir la justicia y se siga legislando en función de los acontecimientos mediáticos y a la carta de algunos, esto poco o nada avanzará. La solución es cosa de todos y no imposición de nadie por ningún lado.
|
27.02.2009 10:16