Lokarri

Herritarren partaidetza elkarbizitza eta berradiskidetzerako

2011-11-18

 

 

200 pertsola elkartu dira gaur BECeko Auditorioan Lokarrik deituta etorkizun partekatu baten inguruan hausnartzeko

 


Gaur Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak herritar topaketa bat gauzatu du Barakaldoko BECen. Ekitaldi hau deitzeko orduan ondorengoa izan da Lokarriren asmoa: arlo sozial eta politiko ezberdinetako pertsonak eta herritarrak gune berean elkartzea elkarbizitzarekin eta gizartearen berradiskidetzearekin zerikusia duten gaiei buruz hausnarketak, esperientziak eta proposamenak konpartitu ahal ditzaten.

 

ETAren indarkeriaren amaieraren ondoren, aldi historikoa eta oso itxaropentsua zabaldu da. Hasieraren amaieran gaude eta bake prozesuari ekiteko erronkaren helburua orain hasten da. Guztion artean elkarbizitza finkatzeko eta konponbideak bilatzeko unea da.

 

Aldaketa handiko mementoetan hausnarketa egitea komeni da egoera berriari behar bezala heltzeko. Orain, gizarte bezala, erronka handiak ditugu: nola begiratu iraganari, zer egin orain eta nola eraiki etorkizuna.

 

Gizartearen partaidetza bake-prozesu honetan ezinbestekoa da. Prozesuaren buruzagitza instituzioen eta alderdi politikoen ardura da, baina bakearen eta elkarbizitzaren hartzaileak herritarrak dira, osotasunean.

 

Gizarteak protagonista aktiboa izan behar du bake prozesu honetan eta horregatik bildu ditu 200 pertsona baino gehiago, oso anitzak ideologiari dagokionez, honakoa galdetzeko: "zer da eta zer egin behar da gizartearen berradiskidetzea lortzeko?".

 

Hemen garatutako elkarrizketen ondorioekin, gizartearen berradiskidetzeruntz eta inor baztertuko ez duen elkarbizitzaruntz abiatu ahal izateko ideia zehatzak entzun eta gizarteari proposatzeko gai izan nahi du Lokarrik. Horregatik, Lokarrik jardunaldi honetako ondorio batzuk prestatu eta herritarrei iristaraziko dizkie.

Iritziak

Jokin Goiburu López de Munain | Lokarri debería contribuir en canalizar la energía del pueblo vasco para conseguir sus derechos por vías pacíficas radicales:desobediencia civil,resistencia... | 22.03.2011 22:00

Zure iritzia bidali