Euskal Herrian normalizazio politikoa arindu, erraztu eta ahalbidetzea
HNTrentzat normalizazio politikoak honako ezaugarriak izan beharko lituzke: eszenatoki politiko barneratzaile eta garden bat, soilik baliabide demokratikoetan oinarritua eta indarkeriarik edo edozein jatorritako indarkeria-mehatxuarik gabe. Eredu horrek bere baitan hartuko luke gehiengo zabalak hitzarturiko marku juridiko eta politikoa, zeinetan bermatuta egongo litzatekeen proiektu demokratiko guztiak defenditu eta gauzatu ahal izateko beharrezkoa den eszenatoki egonkor bat.
Hori guztia, euskal gizartearen borondate demokratikoarekiko, aniztasun politikoarekiko, printzipio demokratikoekiko eta indarrean diren prozedura eta arauekiko errespetu printzipio batetik abiatuta.
Bruselako Adierazpenaren sinatzaileek argi eta garbi zuzendu dute Adierazpen horrek ordezkatzen duen nazioarteko komunitatearen eskaera.
Bruselako Adierazpenaren sinatzaileek eskatu bezala, ETAk aldebakarreko su-eten iraunkor eta egiaztagarria iragartzen duenean, HNTk bere lanari ekingo dio.
Aurreko guztiaren arabera, HNTren eginkizun zehatza hau izango da:
-bere jarduera politikoa murrizten dituen neurri bereziak gainditzea eta
-espetxe-politika egungo politika eraldatu eta berrira egokitzea;