Lokarri

Ideia politikoak zigortzen ditu Amnistiaren Aldeko Batzordearen aurka emandako epaiak

2008-09-17 Eskubideen eta oinarrizko askatasunen beste murrizketa bat da
 
ANV legez kanpo utzi dutela jakin ostean, gaur Entzutegi Nazioanalak ezagutzera eman du Amnistiaren Aldeko Batzordearen aurkako auzian auziperatuei jarritako zigorra. Eskubideak eta oinarrizko askatasun demokratikoak murrizteko beste adibide baten lekuko da euskal gizartea. Zuzenbidezko Estatu baten ezaugarria norbanako askatasunak erabat errespetatzea da, adierazpen askatasuna, biltzeko edo manifestatzeko eskubidea, edo proiektu eta ideia politikoak aukera berdintasunean defenditzea. Akusatu eta auzipetutako pertsona orok izan behar dituen gutxieneko berme juridikoekiko errespetua gaineratu behar zaie horiei, bai eta baldintza egokietan defenditua izateko eskubidea.
 
Aipatu eskubideak urratzen ditu epai honek, izan ere oinarri hartzen baititu zehazgabetasunak, ustezko harremanak ETArekin eta 18/98 sumarioko auzipetuak zigortzeko Entzutegi Nazionalak berak erabilitako argumentuak hedatzen ditu, alegia "dena da ETA" tesiaren garapenean oinarrituz. Argumentu horren arabera, ETAren helburuen antzekoak defenditzen dituen erakunde oro ETAren egituraren parte da eta bere kide guztiak zigortuak izan daitezke talde armatuko partaide izateagatik, horietako bakoitza ETAko kide dela baieztatzeko froga erabakigarririk ez eduki arrean.
 
Onartezina da biolentzia arazoa konpontzeko bide hau. Biolentziaren aurkako lan-ildoa ezin da egon nagusiki oinarritua egon funtsezko askatasunen murrizketan, Zuzenbidezko Estatu baten euskarria baitira askatasunak. Horrela, "denak balio du" estrategiara itzultzen da eta ilegalizazioak aginduz eta izaera politikoa duten erakundeetako partaide izateagatik zigorrak ipiniz erantzuten zaio biolentziari. ETAri eman beharreko erantzunak erabat demokratikoa eta errespetuzkoa izan behar du askatasunekiko eta Giza Eskubideekiko. Edozein baliabide erabiliz erantzuteko tentaldian erortzea giza eskubideen urraketa kiribil batean sartzea dakar eta jada ikusi ahal izan ziren horren ondorio larriak iraganean. Aldiz, demokraziaren, giza eskubideen eta elkarrizketaren aldeko apustuak zailtasunezko egoeran kokatuko du ETA, indarkeriazko eta sufrimenduzko bere estrategiari eusteari gero eta zailago gertatuko baitzaio. Atzo polizia-agente baten aurkako atentatu saiakeraren bidez biolentzia eta sufrimendu egoera horretara jo zuen ETAk.
 
Horregatik guztiarengatik, Lokarrik salatu eta errfusatu nahi du Auzitegi Nazionalaren epai hau, espetxean dauden Amnistiaren Aldeko Batzordeko kideak aske uztea eskatzen du eta zigortutako guztiak absolbitzea aldarriktazen du.

2008ko irailak 17


Zure iritzia bidali