Lokarri

Jimmy Carter, Tony Blair eta George Mitchell-ek atxikimendua agertu diote nazioarteko buruzagien Ebazpenari

2011-10-19

 
Jimmy Carter, Tony Blair eta George Mitchell Senatariak nork bere adierazpena iristarazi du iragan urriaren 17an naziarteko buruzagiek, Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko nazioarteko Konferentziaren baitan, aurkezturiko Ebazpenari atxikimendua agertuz.
 
 
CARTER ZENTROREN ADIERAZPENA EUSKAL HERRIKO BERRADISKIDETZE AHALEGINEN INGURUAN:
 

Jimmy Carterrek, AEBetako presidente-ohiak, bat egin du gaur mundu buruzagi ohi batzuek Espainiako euskal erregioan egin zuten adierazpenarekin. ETAren, Espainiaren eta Frantziaren artean elkarrizketa gauzatzeko eta erregioak aspaldidanik pairatzen duen gatazkari amaiera jartzeko deia egiten du adierazpenak.

"Ahalegin honek merezi du nazioarteko komunitatearen ahalegina" baiezatu du Carter presidenteak.


2011ko urriak 19 

 

TONY BLAIR-EN ADIERAZPENA:
 
Tony Blair-en bulegoko eledun batek honakoa adierazi du: "Tony Blair-ek sostengu irmoa eman dio Donostian buruzagiek jakitera emandako ebazpenari, zeinetan jarduera armatua betiko uzteko eskatzen zaion ETAri. Europako azken gatazka armatuari amaiera emateko aukera-leiho bat dagoela uste du eta aukera hau baliatzera deitu ditu buruzagi politiko guztiak". 

 

2011ko urriak 17

 

 

GEORGE MITCHELL SENATARIAREN ADIERAZPENA: 

"Erabateko nire sostengua erakusten diot atzo Donostian nazioarteko buruek jakitera emandako ebazpenari. Garrantzitsua da ahal diren neurri guztiak hartzea Europako azken konfrontazio armatuaren amaiera gauzatzeko. Bat egiten dut jarduera armatu ororen amaiera publikoki iragartzeko eta gatazkaren ondorioei heltzea xede Espainiako eta Frantziako gobernuekin elkarrizketak bilatzeko ETAri egindako eskaerarekin. Bake iraunkorra lortzeko aukera bat dagoela uste dut eta interesa dutenek aukera hau balitu beharko lukete"

 

2011ko urriak 18  

 

Ezagutzera eman

 


 

Zure iritzia bidali