Lokarri

Jon Anzaren heriotzari buruzko xehetasun guztiak argitu daitezen

2010-03-12
 
-Batzorde independiente batek gidaturiko ikerlana proposatu du Lokarrik


Jon Anzaren hilotza topatu dutela ezagututa, Lokarrik bere atsekabea adierazi nahi die urte bateko itxaronaldi mingarria pairatu duten Jonen lagun eta senideei.

Frantziako instituzioek bertsio ofiziala baiztatzearen zain, zalantza ugari sortzen ditu gertaerak: zer dela eta ez dute topatu hilotza orain arte? Zer gertatu zen  Tolosan (Okzitania) desagertu zenetik topatu zuten arte? Zergatik ez zeraman agiri identifikagarririk? Oso garrantzitsua da zalantza gutziak argitzea antzeko beste kasu batzuetan gertatu dena ez errepikatzearren. Izan ere, urte asko igaro ondoren lausoz beteta darraite kasu batek baino gehinok.
 

Horregatik, auziaren nondik-norako guztiak ikertuko dituen batzorde independiente bat eratzeko proposamena luzatu nahi du Lokarrik. Batzordea Giza Eskubideen alde lanean diharduten izen handiko hainbat erakundek, hala nola Amnistia Internacional eta Humans Right Watch erakundeek, osatu beharko lukete eta espainiar eta frantziar gobernuen laguntza eskuragarri eduki beharko lukete argitu ahal izateko Anza desagertu zenetik haren hilotza agertu bitartean jazotako guztia.


Ezin da zalantza izpirik ere geratu gertatutakoaz. Lehenik eta behin, senideen oinarrizko eskubidea delako. Bigarrenik, euskal gizarteak zer jazo den jakiteko eskubidea duelako. Hirugarrenik, sinesgarritasun gutxi duen gobernuen azalpen zehaztaugabe eta lausoa argudio bezala erabil baitaiteke justifikaezina dena justifikatzeko; hots, ETAren indarkeria.


Ezagutzera eman

 

 

Iritziak

Tomas Elortza | Bidezkoa da hori eskatzea, eta Frantziako eta Espainiako Gobernuen betebeharra da azken xehetasuneraino argitzea. Ezin dituzte eskuak garbitu. AIk lan handia egiten du beste kasu batzuk argitzeko eskatzen eta pozik ikusiko nuke hemen engaiatuta. | 13.03.2010 09:40

Zure iritzia bidali