Lokarri

Atxiloketen aurkako deialdiarekin bat egin du Lokarrik

2009-10-15

 

Atxilotuak aske uzteko eta Alderdien Legea indargabetzeko exijentziarekin bat egin du Lokarrik

 

Prentsa-ohar honen bidez, Lokarrik, Akordioaren eta Kontsultaren aldeko herritarren Sareak, bere sostengua adierazi nahi dio datorren larunbat honetarako ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuek deitutako manifestazioari. Batasunak ordezkaturiko Ezker Abertzaleko buruen atxiloketa salatzea du helburu manifestazioak. Manifestazioa deitu dutenek atxilotutakoak aske uzteko eta Alderdien Legea indargabetzeko zabaldu nahi duten mezuarekin bat dator Lokarri.

 

Garzon epaileak agindutako eta Zapateroren Gobernuak bultzatutako ekintzak oinarrizko eskubide esta askatasun demokratikoak urratzen ditu, hala nola, adierazteko, biltzeko edo elkartzeko eskubidea, eta Ezker Abertzalea eta sektore horertako pertsona guztiak baztertzea baino ez du xede. Akats larria da eta beste oztopo bat bake-prozesua sustatzeko.

 

Lokarrik bere laguntzaile eta kide guztiak manifestazioan parte-hartzera animatu nahi ditu. Herritarren mobilizazioa tresna eraginkorra da, baketsua eta demokratikoa da euskal herritar guztion, inor baztertu gabe, giza eskubideekiko eta oinarrizko askatasun demokratikoekiko errespetua aldarrikatzeko.


 

Iritziak

LOKARRI | Lokarrik bere bazkide eta lagun guztiak deitu nahi ditu atxiloketen aurka eta Alderdien Legea indargabetzearen alde biharko Donostian antolatu den manifestazioan parte hartzera. Lokarrirekin batera parte hartzeko, hitzordua 16.50ean da, Antiguoko Parrokiaren aurrean, Matia kalearen hasieran. | 16.10.2009 13:33

Zure iritzia bidali