Atzo ETAk Frantzian egindako atentatua gaitzetsi nahi du Lokarri Akordioaren eta Kontusltaren aldeko herritarren Sareak eta bere elkartasuna adierazi nahi die Jean-Serge Nérin poliziaren senide eta lagunei.
Lehenbailehen amaitu behar du indarkeriak. Hala exijitzen du pertsona guztien Giza Eskubideekiko errespetuak. Gainera, euskal gizartearen gehiengoaren aldarrikapena da.
Aldi berean, egoera berri batean gaudela azpimarratu nahi du Lokarrik. Ezker Abertzalearen estrategiak bake eta konponbiderako aukerak ekarri ditu. Horrenbestez, hilketa honi emango zaion erantzunak ere berria izan behar du, iraganeko egitura eta formulak gaindituz.