-Ez du oinarrizko adostasunik
-Egiaztatze prozesu bat hastea eskatu du akordioak lortzeko
Bakerako Hezkuntza ez da bigarren mailako gaia eukal gizartean, zeinak indarkeria eta Giza Eskubideen urraketak pairatu dituen eta pairatzen dituen. Oso garrantzitsuak izan dira aurrerapausoak gai honetan errespetu eta elkarbizitza baloreak helarazteko -bakea lortzeko estrategiaren gainean desadosatsun politiko eta sozial garrantzitsuak daudela kontuan hartuta-, aniztasuna defenditzeko eta adiskidetzeruntz aurrera egiteko.
Hezkuntza esparrua bakearen aldeko eragile aktiboa izateko, beharrezkoak dira baloreak osotasunean lantzeko lagunduko duten bat-etortze politikoak. Eraldaketa honek, aldiz, ez du lortu adostasun politiko zabala alderdi politikoen artean eta hezkuntza komunitaten. Bi dira desadostasun esparruak:
1) Indarkeriaren deslegitimazio kontzeptua. Zalantzagarria eta zehaztugabeegia da. Premisa okerra du abiapuntu: euskal gizartean eta, nagusiki, hezkuntza esparruan, indarkeria ez dago deslegitimaturik. Euskal gizartea behin eta berriz agertu da indarkeriaren aurka dagoela eta pertsona guztien giza eskubide guztiak errespetatzearen alde. Datu hau zalantzan jartzeak, gure historia hurbila kontuan ez hartzeaz gainera, indarkeriaren deslegitimazioan Gobernuak bere ideia propioak gaineratzeko asmoa duela pentsatzera garamatza.
Adibidez, Eraldaketa agiria ez da mugatzen esatera indarkeria justifikatzeak indarkeriaren legitimazioa dakarrela. Jauzi argumentala da, indarkeria justifikatzen duten jarrerei atea zabaltzen dieten ideiak daudela dio. Indarkeriaren zeharkako legitimazioa gaineratu nahi du agiriak: hainbat ekimen, proposamen edo iritzik argudioak eskaintzen dizkiete indarkeria justifikatzen dutenei. Indarkeriaren deslegitimazio kontzeptu honek helburu alderdikoia du eta indarkeriaren aurkako Gobernuaren estrategiari kritikak eragoztea bilatzen du.
2) ETAk eragindako biktimen zentraltasuna. Eraldaketak ETAk eragindako biktimengana bideratzen du protagonismoa. Beste biktima batzuk, GALek edo talde parapolizialek eragindakoak adibidez, ez dira agertzen edo bigarren mailakoak bailiran hartuak dira. Ikuspegi hau kontrajarrita dago Biktimen Legearekin, zeinak biktimei zehazki egiten dien erreferentzia, edo Eusko Jaurlaritzak berriki onarturiko adierazpenarekin, zeinetan motibazio politikoko biktimak aintzatesteko eta haien kalteak erreparatzeko deia egiten den.
Bereizketa honek biktima batzuk baztertzeaz gainera, gure historia hurbilenekoaren kontakizun partziala idaztea du helburu. Ez dago oinarrizko adostasunik gai horretaz eta Eraldaketak ikasgeletan inposatzea du asmo, indarkeria deslegitimatzeko orduan irakasleria irmoa izan ez dela gaineratuz eta eskolak biktima batzuk (beste batzuk baztertuz) omentzeko gune bilakatzea xede.
Azkenik, ETAk eragindako biktimek eskoletan beren lekukotasunak eskaintzeko beharra justifikatu nahi du ia agiri osoak. Agiriak ez du ematen neurri hau bermatzeko inongo hezkuntza edo pedagogia argudiorik eta irizpide politikoak baino ez ditu eskaintzen.
Adostasuna ez da nahikoa landu
Bakerako Hezkuntzaren euskal Planaren helburu eta lehentasunak errotik aldatuta ageri dira Eusko Jaurlaritzak proposaturiko Eraldaketan. Helburu nagusia terrorismoaren deslegitimazioa izatera igaro da, Giza Eskubide guztien defentsa bultzatzeko pentsatua dagoen planaren izaera integrala alde batera utziz. Beraz, tramitazio egokia eskatzen duen plan erabat berria da, orain indarrean dagoenak izan zuenaren antzekoa: zirriborroaren aurkezpena parlamentu egoitzan, galdeketak hezkuntza munduan eta gai hau lantzen duten elkarteetan, NBEko Giza Eskubideen Batzar Nagusiari txostenak eskatzea...
Eraldaketari ekarpenak jasotzeko eta adosteko epea eskasa izan da. Hamabost egun, hamabot gehiago gehituta ondoren, denbora oso gutxi da alderatze eta akordio zeregin benetakoari heltzeko. Oinarrizko afera da hori, ikastetxeek ez baitute jaso behar borroka politiko gogor baten erdian dagoen eta adostasunik bereganatu ez ez duen Bakerako Hezkuntza Plan bat zeinarekin lan egin beharko duten gero.
Azkenik, ez da egiaztatu Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Aholku Batzordearekin, zeinean partaide diren Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, udalak, bakerako hezkuntzaren elkarteak, Eskola Kontseilua, EHU eta Arartekoa. Aholku Batzordea, bere osaera eta betekizunengatik, Eraldaketa hau aztertzeko eta adostasunak bilatzeko gune egokia da. Aldiz, Eusko Jaurlaritzak ez dio kontsultarik egin. Areago, ez du erakunde hori eratu ere, 2009ko dekretu batek bere eraketa onartu zuen arren.
Eraldaketa baztertzea eskatu du Lokarrik
Lokarri akordioaren eta kontsularen aldeko herritarren Sareak Eusko Jaurlaritzari bi eskaera hauek egiten dizkio: Bakerako Hezkuntza Planaren Eraldaketa baztertzea eta alderdi politikoekin, hezkuntza komunitatearekin eta alor horretan lanean ari diren elkarteekin aldaketak kontrastatzeko prozesu bat zalbatzea ahalik eta adostasun handiena lortzeko. Honako arrazoietan oinarritzen da eskaera bikoitza:
1- Aurzkezturiko Eraldaketak ez du adostasun maila galdagarririk hezkuntza komunitateak ekarpen eraikitzailea egin diezaion bake eta bizikidetza helburuari. Eztabaida politiko handia eragiten ari den gai hau eskoletara jaurti dute, eta eskolak ez dira dauden desdostasun politikoak kudeatzearen arduradunak.
2- Eusko Jaurlaritzak ez du tramitatu Eraldaketa beharrezkoak diren akordioak egingarri izateko moduan. Epea eskasa izan da eta ez zaie kontsultarik egin jada eratutako eta helburu horrekin pentsaturiko egiturei. Gainera, ez da eraldaketa bat, plan berri bat baizik.
Lokarrik eskaera hau Eusko Jaurlaritzari eta legebiltzar-taldeei helaraziko die eskaera hau, modu arduratsu eta eraikitzaileak jarduteko desioarekin.