Lokarri

Lokarrik elkarretaratzea egingo du apirilaren 12an Nafarroako Jauregiaren aurrean

2008-04-07 Elkarretaratzea "Akordioa lortzea, kontsulta deitzea" lelopean egingo da

 

Elkarretaratzearen helburua da Sanz Presidenteari honako eskaera egitea: ahalegina egin dezala Nafarroan akordioa lortzeko eta herri kontsulta deitzeko.
 
Prentsa-ohar honen bidez, Lokarri kontsultaren eta akordioaren aldeko herritarren Sareak iragarri nahi du elkarretaratze bat egingo duela datorren larunbatean, apirilaren 12an, 12.000etan, Iruñeko Nafarroako Jauregiaren aurrean. "Akordioa lortzea, kontsulta deitzea" lelopean egingo da elkarretaratzea.
 
Iragan martxoaren 15ean Lokarrik abian jarri zuen "Jaso al duzu mezua?: akordioa lortzea, kontsulta deitzea" izeneko kanpaina. Kanpainaren xedea da mezu argi, konstruktibo eta irmo bat helaraztea gure gizartearen bake eta normalizazioraren aldeko bi pauso zehatz ematea exijituz: akordioa lortzeko elkarrizketa eta negoziazio prozesu bat abian jartzea eta kontsulta bat deitzea gizarteak aukera izan dezan hitz egiteko modu zuzenean eta demokratikoan etorkizunaz eta bizikidetzaz.

Nafarroako Jauregiaren aurrean egingo dugun elkarretaratzean, Lokarrik zuzenean helarazi nahi dio mezu hori Sanz Presidenteari. Begirunetik, eskatu behar diogu, herritarren ordezkari nagusia den aldetik, pausoak eman ditzala abian jartzeko elkarrizketa prozesu bat, bai Zapatero Presidenteak bai Ibarretxe Lehendakariak koordinatuta eta Nafarroaren etorkizunari buruzko negoziazioa zabaltzeari begira. Foru Komunitatean erroturik dauden indar politiko guztiek parte hartuko lukete negoziazio horretan.

Halaber, larunbateko elkarretaratzean Lokarrik herri-kontsulta deitzea eskatuko dio Sanz Presienteari, 1) nafar herritarrak ez direlako inoiz kontsultatuak izan modu zuzenean eta demokratikoan beren bizikidetza markoari buruz eta 2) herri kontsulta baten bidez nafar herritarrek aukera izango baitute esateko bai bakeari, bai elkarrizketari, bai akordioari, bai aniztasunean oinarrituriko eta bazterketarik gabeko bizikidetza bati.

Azken batean, elkarretaratze hau nafar herritarren zati handi baten ahotsa entzunarazteko aukera bat izatea nahi du Lokarrik, zeinaren bidez beren ordezkari politikoei agindu egingo dieten bakeaz, elkarrizketaz, akordioaz eta kontsultaz etorkizunean elkarbizitzeko alternatiba bat egitea.

 

2008ko apirilaren 7a

Zure iritzia bidali