Lokarri

Lokarrik proposamen bat egin dio Batasunak ordezkaturiko Ezker Abertzaleari

2009-11-28 Bakearen eta akordioaren alde aurrera egiteko aukera finkatzeko konpromisoa da

 

 

Printzipio bat


Bakea eta bizikidetza hobetzea ahalbidetuko dituzten baldintzak garatzen laguntzea da Lokarriren, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sarearen, eginkizun nagusia. Arriskuak hartzeko jarrera oinarrizko orientabidea izan da gure jardueran. Horren adibide hoberena da Gernikan egin genuen herri-kontsulta 2008an Auzitegi Konstituzionalak Esusko Jaurlaritzak onarturikoa debekatu zuenean.


Jarrera bat


Aukerak, oztopoak, aurrerapausoak eta atzerapausoak bata bestearen atzetik gertatzen dira bake prozesu batean. Lokarri sinistuta dago eraginkorragoa dela errealitatean oinarrituriko jarrera itxaropentsua hartzea, zailtasunak begi-bistatik aldendu gabe aukerak baliatzen lagunduko duen jarrera hartzea.


Aukereretarako unea


Ezker Abertzaleak adierazi du soilik baliabide politikoak eta demokratikoak erabiltzearen alde egingo duela apustu euskal herritarrek askatasunez hartuko dituzten erabakiekiko errespetuan oinarrituriko konponbide prozesu bat garatzeko. Adierazpenak aukera garrantzitsua eskaintzen du azken bake prozesuan zapuztu zen elkarrizketa eta akordioaren aldeko bidean behin betikoz aurrera egiteko.

 

Itxaropenerako zio honek muga garrantzitsuak ditu aurrez aurre. Lehenik eta behin, ETAren atentatu batek bertan behera utziko luke jarrera horrek eskaintzen duen bakerako aukera. Bigarrenik, aurreko porrotek mesfidantza arrastoa utzi dute alderdi eta gizarte eragileengan. Azkenik, Batasunaren ilegalizazioa eta bere buru nagusien atxiloketek Ezker Abertzalearen proposamena garatzea oztopatzen dute.


Zehatzago izateko eskaera


ETAren indarkeria izanik aukeren une honi aurka egiten dion arrisku nagusia, Batasunak ordezkaturiko Ezker Abertzaleari berariazko eta gaur bertatik indarrean egongo den konpromiso bat eskatzen diogu 1) indarkeriaren erabilerari uko eginez eta 2) indarkeria erabiltzeko edo berau erabiltzeko mehatxuen ahaleginei uko eginez.

 

Konpromiso honi Sinn Fein alderdiak eginiko atxikimendua, Mitchell Printzipioetan jasoa, momentu erabakigarria izan zen Irlandako bake prozesuan. Gure kasuan, antzeko deklarazio batek konponbide prozesuak aurkari dituen oztopo asko mugitzeko gaitasuna du.

 

Lokarrik ere konpromisoa hartu eta proposamen bat eskaini nahi du

Aukeretarako une honi laguntzeko Lokarriren borondatea honela zehazten da: Batasunak ordezkatutako Ezker Abertzalearekin lankidetza konpromiso bat hartzea, bakea sendotu eta akordio batean bukatuko den elkarrizketa prozesu bat berrabiarazteko.

 

1. Lokarrik Ezker Abertzalearekin lan egiteko konpromisoa hartzen du konponbide prozesu batean era aske, baketsu eta demokratikoan adierazitako herri-borondatea erreferentzia bakarra bihurtzeko ahaleginean.

 

Zentzu honetan, Lokarrik proposamen zehatza aurkeztu nahi du herritarrak izan daitezen euskal gizartearen erabakitzeko eskubidearen inguruan elkarrizketa eta akordio prozesua behin betiko , sozial eta sindikalekin batera, euskal gizarteari dagokion etorkizuna erabakitzeko eskubidea gauzatzearen inguruan.

 

Epe laburrean garatu daitekeen lehen pauso bat debultzatuko dutenak. Horrela, tokian tokiko 100 herri-kontsulta antolatu eta gauzatzea proposatzen dio Lokarrik Ezker Abertzaleari, beste eragile politikola deritzo Lokarrik. Euskal gizartearen babes zabal batek alderdi politiko guztiak elkarrizketa prozesu batera bultzatuko lituzke, erabakitzeko eskubidearen gauzatzea ordenamendu juridikoan barneratuko lukeen akordio batekin amaituz.

 

2. Lokarrik Ezker Abertzalearekin lan egiteko konpromisoa hartzen du nazioarteko instantzia eta erakundeetan beren legez kanpoko egoera eta bazterketa politikoa salatzeko babesaren bilaketan.

Iritziak

Jon Uribarri | Elkarriren bidetik \"insistenzialismoa\" ren bitartez jarraitu beharra dago. Egia da oraindik eragozpen larriekin aurkitzen garela (ETAren indarkeria, aurreko porreten aztarna,ilegalizazioak, atxiloketak...). Baina aurrera jarraitze beharra dugu. Bidea gogorra izango da eta, beraz, espektatibak epe luzean ez baditugu kokatzen atzikipenak galduz joan gaitezke; ilusioak galduz. Dena den itxaropena eta kemena bide bakarrak dira eta eurei eutsi behar gara. Eskerrik asko zuen lanarengatik. | 04.12.2009 19:44
Felipe Uriarte | Zerbait egin behar da. Ezker Abertzaleari lagundu behar zaio. | 04.12.2009 17:50

Zure iritzia bidali