Bigarrenik, Lokarrik gizarte osoa zoriondu nahi du emandako urratsa bakearen, Giza Eskubideen eta elkarbizitzaren alde dauden pertsona askoren lan gogotsuaren emaitza baita.
Hirugarrenik, Ezker Abertzalea zoriondu nahi du Lokarrik. Orain hilabete batzuk bere estrategia berria iragarri zuenean, gutxik sinistu zuten baliabide baketsu, politiko eta demokratikoekin konprometituriko aldi politiko berri bat zabaltzeko bere borondatea. Estrategia berri horren emaitza ere bada ETAren iragarpena.
Urrats berria da ETAren komunikatua, garrantzitsua eta bakerako bidean erabakigarria izateko ahalmenarekin. Indarkeriaren berehalako amaiera defenditu du beti Lokarrik, baina jabetzen gara helburu hori ondoz ondoko aurrerapausoen bidez baino ez dela lortuko, izan ere, ez baita oso errealista pentsatzea ETA bezalako erakunde batek egun batetik bestera hartuko duela erabakia. Bere muga guztiekin, ekintza armatuak ez gauzatzeko ETAren erabakiak bake helmugara hurbiltzen gaitu. Hainbat arrazoirengatik sostengatzen dugu balorazio positibo hau:
1- Alderdi politikoen eta herritarren eskaerei esker hartu du erabaki hau ETAk, baina bereziki oinarrizko hiru faktore izan dira eragileak: Iruñeko Adierazpenaren bidez helarazitako Ezker Abertzaleko baseen eskaera, Bruselako Adierazpenean adierazitako nazioarteko eragileen deia eta Ezker Abertzalearekin lankidetzan hasi diren alderdien eskaera, Eusko Alkartasunarena kasu.
2- Gertaera hau haraindikotasun handikoa da etorkizunari begira. Buruzagaitza eta iniziatiba Ezker Abertzalearen esku daude, ez ETAren esku. Buruzagitza eta iniziatiba politikaren esku daude, ez aurreko prozesuetan bezala.
3- ETAk ez du baldintzatzu ekintza armatuen amaiera Gobernuaren erantzun egoki batera, eta hori oso positiboa da. Horrenbestez, aldebakarreko erabakia dela ulertzen dugu. Epe-mugarik ere ez du jarri. Horrela, uste dugu dagoen aukeraren aurrean ETAk ezin izango duela topatu inolako aitzakiarik berriz indarkeriari heltzeko.
4- Ekintza armatuak ez garatzeko erabakiak baztertu egiten du, oso neurri handi batean, oztopo nagusietako bat konfidantza eta indarkeriaren arazoari irtenbide elkarrizketatu bat bilatzeko ezinbesteko baldintzak eratzeko orduan. Erabakiak Ezker Abertzalearen inklusioari eta legeztatzeari ekitea ahalbidetzen du, eta gure gizartean elkarbizitza hobetzeko elkarrizketa prozesu bat zabaltzea. Indarkeriaren mehatxurik gabe, errazagoa izango da batzea ahaleginak eta aurrera egitea.
Komunikatuak argibideak behar ditu
Orain, argitu beharreko zenbait osagai ditu komunikatu honek. Alderdi politikoen eta herritarren artean dauden mesfidantzak eta errezeloak gainditzen lagunduko lukete argibideek. Hain zuzen, Lokarrik bi galdera helarazi nahi dizkio ETAri argitu ditzan:
-ETAk uko egiten al dio indarra erabiltzeari edo erabiltzeko mehatxuari, Mitchell Printzipioek finkatutakoari atxikiz, balizko prozesu baten garapena bere planteamendura egokitzen ez bada ere?
-ETAk uko egiten al dio aurreko prozesuetan eta konpobidea bilatzeko hainbat saiakeratan beretzat hartu zuen bermatzaile eta ikuskatzaile paperari?
Dei bat gobernuei eta alderdi politikoei
Zalantzarik ez dago ETAren komunikatuaren alderdi asko kritika daitezkeela. Hala eta guztiz ere, oso arduragabea iruditzen zaigu ezen osagai positiboren aurrean jarrera ukatzailea izatea. Horregatik, gobernuari eta alderdi politikoei dei egiten diegu Ipar Irlandan izan zuten jarrerarean antzekoa hartzera, non, halako deklarazioen aurrean, gehiago bideratzen ziren argibideak eskatzera ondorio azkarregiak eta oso negatiboak ateratzera baino. Itzultzerik izango ez duen indarkeriaren amaierara hurbil gaitzaketen pausoak ematen lagun dezake jarrera horrek.