10- Harrera parte-hartzaileei. Aurzkezpena Lokarriren Koordinatzaile Paul Riosen eskutik.
10.15- Jordi Armadans-en (Fundacio per la Pau) parte-hartzea bideo-konferentzia bidez.
10.30- Mahai-ingurua. ETAren indarkeriaren bilakaera.
- Martxelo Otamendi (Berria)
- Paul Rios (Lokarriren Koordinatzailea)
11.30- Mahai-ingurua. Gizartean indarkeriari zilegitasuna nola kendu, eta nola bultzatu indarkeriarik gabeko jokaera aktiboa.
- Itziar Azpuru (Gesto por la paz)
- Rafa Sainz de Rozas (Abokatua)
12.30- Partaidetza-dinamikaren lehen zatia.
14- Bazkaria
15.30- Partaidetza-dinamikaren bigarren zatia.
17.00- Ondorioak
17.30- Antzerki emanaldia.
18.00- Agurra Lokarriren Koordinatzaile Paul Riosen eskutik.
Partaidetza-dinamika
Lehen zatia
World Cafe ereduan dago oinarritua dinamika eta parte-hartzaileen artean akordioak bilatzera dago zuzenduta.
- 1 urratsa. Mahai bakoitzean 6 pertsona eseriko dira dinamizatzaile batek lagunduta. Dinamika azalduko du dinamizatzaileak eta pertsona bakoitzak bere burua aurkeztera animatuko du. (10 minutu)
- 2 urratsa. Parte-hartzaile bakoitzak hiru post-it eta bost minutu izango ditu post-it bakoitzean indarkeriaren amaierarako proposamen, ideia edo printzipio zehatz bat idazteko. (5 minutu)
- 3 urratsa. Parte-hartzaile bakoitzak hiru minutu izango ditu bere proposamenak aurkezteko. (20 minutu)
- 4 urratsa. Parte-hartzaileek 18 proposamenetako 6 hautatu beharko dituzte eta mahaian utziko dituzte. (20 minutu)
- 5 urratsa. Parte-hartzaileak mahaiaz aldatuko dira eta beren taldean hautatu ez den proposamenetako bat eraman ahalko dute. (5 minutu)
- 6 urratsa. Mahai berri bakoitzean aurreko txandan hautatutako 6 proposamen egongo dira parte-hartzaile bakoitzak gaineratuko dituen 6 proposamen berriekin batera. Guztiak irakurri eta, berriz ere, horietako 6 hautatuko dira. (20 minutu)
Bigarren zatia
- 1 urratsa. Hemezortzi pertsonaz osatutako taldeak egingo dira. Goizean aukeratutako 18 proposamen emango zaizkio talde bakoitzari. Horien guztien esanahia bilduko duten esaldi bat edo batzuk irakurri eta idatziko dira. (30 minutu)
- 2 urratsa. Talde bakoitzak beste talde batek idatzitako esaldi bat jasoko du eta eztabaida zabalduko da esaldiaren edukiari buruz. Parte-hartzaile guztiek parte-hartu beharko dute esateko ea egokia iruditzen zaien esaldiaren edukia eta zergatik. (30 minutu)
- 3 urratsa. Parte-hartzaile guztiak bilduko dira eta talde bakoitzaren eledun batek azaldu beharko du zer arrazoirengatik iritzi dute eztabaidatuko esaldiak egokiak edo desegokiak diren. (30 minutu)