Maiatzaren 9an. Aingeruen Ama Birjinaren Elizan (Bastiturri, 4). Gasteiz
10- Harrera parte-hartzaileei
10.15- Aurkezpena
10.30- Mahai-ingurua: “Preso eta atxiloturik dauden pertsonen giza eskubideekiko errespetua bermatzeko proposamenak"
12.30- Kafea
12.45- Partaidetza-dinamikaren lehen zatia
14.15- Bazkaria
15.30- Partaidetza-dinamikaren bigarren zatia
17.00- Ondorioak
17.45- Agurra
Gasteizko Itxialdiaren partaidetza dinamikaren deskribapena
Behin mahai-ingurua amaituta, hasiera emango zaio partaidetza dinamikari. Bi zati izango ditu dinamikak. Goizez, pertsona batek dinamizaturiko talde txikitan egingo dugu lan honako galdera abiapuntu hartuta: zer gin dezake gizarteak preso eta atxiloturik dauden pertsonen Giza Eskubideekiko errespetua bermatzearren? Elkartuko gaituen gaiari buruzko ideiak eta kezkak partektauko ditugu, eta gai horretan sakonduko dugu elkarrizketa ordenatu baten bidez jasoz joango garen ekarpenetan. Elkarrizketa horien ondorioz, ekarpen sorta bat izango dugu. Ekarpen horien artean gehien gustatu zaizkigunak aukeratuko ditugu, eta berritzaileenak eta urratzaileenak.
Arratsaldeko talde-lanean goizean aukeratutako proposamenak berreskuratuko dira, gaika antolatuta, eta berriz ere eztabaida zabalduko da planteamenduak askoz gehiago zehazteko eta proposamen batzuk adosteko etorkizuneko jarduerari begira.
Une oro lan presentziala eta internet bidez jasoz joango garen ekarpenak bateratuko dira.
Etortzerik ez baduzu,
formularioan erantzun dezakezu galdera