Lokarri

Onartezina da Hauteskundeak Giza Eskubideen eta oinarrizko askatasun demokratikoen murrizketa testuinguru batean gauzatzea

2008-02-21 Ezta bat gehiago ere
Bihar ostirala, 0 orduetan, datozen Hauteskunde Orokorren kanpaina hasiko da. Bi oinarrizko gertara nabarmenduko dira kanpainan: 1) ETAk su-etena ofizialki bertan behera utzi ondorengo lehendabizikoak izango dira eta 2) berriz ere legez kanpokotzat jo dira Ezker Abertzalearen hautagai-zerrendak eta beren agintari nagusiak atxilotu dituzte.
 
Herri burujabetzaren ariketa praktikoa ekarri behar dute hauteskundeek. Erakundeetan beren ordezkariak hautatzeko gaitasuna herritarren eskuetan uzten den unea dira hauteskundeak. Beraz, partaidetzarako aukera berdintasun testuinguru batean gauzatu beharra dago hariketa demokratiko hau, bai boza emateko eskubidea erabiltzeko bai hautatua izateko gaitasuna edukitzeko ere. ETAren biolentziak eta ilegalizazio bazterketa prozesuek baldintzatu, eragotzi, murriztu eta urratu egiten dituzte demokrazian eta zuzenbidean oinarrituriko estatu guztietan funtsezkoak diren sufragio aktibo zein pasiborako eskubidea.
 
Onartezina da Hauteskundeak berriz ere biolentzia eta bazterketa egoera batean gauzatzea. Mugagabea da egoera mota hauek eagiten duten gogaikeria. XII. mendean sartuak garelarik, Giza Eskubideekiko eta oinarrizko askatasun demokratikoekiko errespetuan oinarrituta egon behar dute hauteskunde batzuek, salbuespenik gabe, etekinei begiratu gabe alde bateko ikuspegirik gabe. Demokraziari eta herritar guztie dagokie lehentasuna hauteskunde batzuetan, eta ez ETAren atentatuei edo Gobernuak eta organo judizialek bultzaturiko ilegalizazioek.
 
Baldintza hauetan gauzatuko diren azken hauteskundeak izan behar dute hauek. Ezta bakar bat gehiago ere. Nork bere keintzen ardura lepoan hartu behar du eta urratsak egin datozen hauteskundeetan Eskubide eta Askatasun guztiak bermaturik egon daitezen. Euskal gizartearen gehiangoa bat dator eskaera honekin eta honako ideian laburbiltzen da: bake eta normalizazio prozesu bat abian dela eman nahi dugu boza ematera, eta akordio bat eta biolentziaren amaiera lortuta bada, orduan eta hobe.
 
Hain zuzen ere, etorkizunean dago giltzarria. Hauteskunde kanpaina honetan zehar apustua zein izango den argi eta garbi jakiteko beharra du euskal gizarteak: bake-prozesu bat posiblea izan dadin baldintzak zehaztea edo mantendu egingo diren sufrimenduan, blokeoan eta bazterketan oinarrituriko iraganera garamatzaten estrategiak. Hauteskunde hauei dagokioen garrantzia gutxietsi gabe, martxoaren 10etik aurrera bakera eta normalizazioruntz gidatu behar gaituen bidea zehaztea da garrantzitsua.

2008ko otsailaren 21a


 


Zure iritzia bidali