Lokarri

Maiatzaren 9an Gasteizen egindako itxialdiaren azken ondorioak

2009-06-03

Bi printzipio eta hiru proposamen zehatz

Gasteizko Itxialdia egin ondoren, eskuragarri jarri genizkizuen bertan landutako ondorioak, printzipioetan eta jarduerarako proposamen zehatzetan antolatuta (guztira 17, orri honen bukaeran irakur ditzakezue). Ekarpen gehiago jaso eta horien inguruan eztabaida sortzea helburu, bi inkesta proposatu genizkizuen, adostasun handiena sortzen duten printzipioak eta ekintzak zeintzuk diren jakiteko. Hauek dira ondorioak, lehentasunen arabera zenbatuak:
 

Preso eta atxiloturiko pertsonen Giza Eskubideak bermatzea ahalbidetuko duten baldintzak lortzeko bi jarduera printzipio

 

  1. Espetxe sistema bat exigitzea, zeinak presoa eskubideak eta betebeharrak dituen subjektutzat hartua den. Komisaldegi eta espetxeetan bideozaintza exigitzea. Galdeketa guztiak bideoan graba ditzatela exigitzea, baldin eta torturarik edo tratu txarrik badago, grabaketez baliatzeko. Prozesu eta lege bermeen kunplimendua exigitzea: epaiketen hasiera ez luzatzea, zigorraren proportzionaltasuna egindako delituarekiko, lehen eta bigarren kategoriako presoak ez egotea, gardentasuna atxilotze prozesuan eta epaiketa xedapenean, hau da, inkomunikaziorik ez egotea...
  2. Onartzea preso dagoen pertsonak baduela eskubideak izateko eskubidea, torturatua ez izateko eskubidea eta duintasunez tratatua izateko eskubidea. Bere zigorra bete duen delitugileari ezin zaio ezarri baztertze soziala dakarren zigor osagarririk. Behin zigorra beteta, badu bizitza normala egiteko eskubidea.

Preso eta atxiloturiko pertsonen Giza Eskubideak bermatzea ahalbidetuko duten baldintzak lortzeko hiru jarduera proposamen

 

  1. Pertsona esanguratsu askoren artean sinaturiko testu baten bidez gizarteari azaltzea zein den presoen egoera eta testu hori zabaltzea.
  2. Preso eta atxilotutakoen eskubideen egoeraz jakitun diren sareak sozializatzea, eta horien bidez eztabaida sortu eta gizarteari informazioa helarazi.
  3. Espetxeetan giza eskubideak zaintzeko herri batzordeak eskatzea Lgeebiltzarrei.
Itxialdian egindako lanaren emaitzaren 17 ondorioak
 
Printzipioak
  • Eztabaida Zuzenbidezko Estatuaren funtzionamenduari buruz eta legezkotasuna berdin justizia binomioari buruz.
  • Gizarteak ongi onetsia izatea preso dagoen pertsonak baduela eskubideak izateko eskubidea, torturatua ez izateko eskubidea eta duintasunez tratatua izateko eskubidea. Bere zigorra jada beterik duen delitugileari ezin zaio jarri zigor osagarririk, bazterkeria soziala baitakar. Behin zigorra beteta, badu bizitza normala egiteko eskubidea.
  • Gizartea kontziliazioaren kulturan hezitzea.
  • Elkarrizketaren beharra Euskaditik kanpo sustatzea.
  • Maiatzaren 6ko Deia-n Margarita Uriari irakurrita, ematen du Justizia Administrazioa deszentralizatzea litzatekeela konponbideak bilatzeko modu bat. Justiziatik hurbilago egotea ekarriko luke hori egiteak. Botere judizial handiagoa eman beharko litzaieke Autonomia Erkidegoei. Halaber, beharrezkoa da botere judizialaren Lege Organikoaren aldaketa bat.
  • Espetxe-sistemari eskatu behar diogu presoa eskubideak eta betebeharrak dituen pertsona-subjektutzat hartzea. Komisaldegi eta espetxeetan bideozaintza egotea exigitu behar dugu. Galdeketa guztiak bideoan grabatzea exigitu behar dugu, baldin eta torturarik edo tratu txarrik badago grabazioetara jotzeko. Prozesu eta lege bermeak bete daitezela exigitzea: epaiketen hasiera ez berandutzea, zigorraren proportzionaltasuna egindako delituarekiko, ezin dira egon lehen eta bigarren mailako presoak, beharrezkoa da gardentasuna atxilotze prozesuan eta presoa epailearen esku uztean, hu da, inkomunikazioaren gaia.
  • Giza eskubideen alde lanean ari diren elkarteen elkarlana sustatzea, sentsibilitate ezberdinak hurbiltzeko lan esparru komun bat bilatuz. Horrela, indar handiagoa bilatuko da nazioarteko erakundeetan.
  • Diru eta giza baliabideak inbertitzea delitugilearen edo presoaren suspertzean.
  • Eztabaida soziala exigitzea espetxerako alternatiben eta zigorrak beste era batez betzeko aukeren inguruan.
  • Gure gizartean dauden desberdintasun ekonomikoak baztertzea. 
 
Proposamen zehatzak
  •  Legebiltzarrei eskatzea Espetxeetan giza eskubideak zaintzeko Batzordeak.
  • Presoen eskubideen gabezia salatzea bai indibidualki bai eta elkarteen bidez ere: Interneten, blogetan eta webguneetan.
  • Nolabaiteko lege-neurriak hartzea (harremanak Herriaren Defendatzailearekin, abokatuekin...) indarrean den legaltasuna bete dadin eskatzeko. Adibidez, presoen sakabanaketa indargabetzeko, indarrean dirauen legea baita. Ildo honetatik, bide bat litzateke lege erakundeen korreoa kolapsatzea Internet bidez.
  • Giza eskubideen urraketen lekukotzak agertzen dituen orri bat eratzea sarean.
  • Gizarteari azaltzea zein den presoen egoera. Pertsona esanguratsu askok sinatu beharko luketen idazki bat eginez eta banatuz gauzatuko litzateke eskaera. Elizako kritikoek egindakoa eredu hartzea litzateke, neurri batean.
  • Biktimei buruz hitz egiteko orduan, informazioa emateko kanpainak egitea baita ere biktimarioen giza eskubideei buruz.
  • Alde ezberdinetako biktimen senideak elkartzea, elkarrekin hitz egin dezaten.
  • Preso eta atxilotutako pertsonen egoeraz jakitun diren sareak sozializatzea, eta hortik hasita gizarteari informazioa zabaltzea eta eztabaidatzea.
 

Iritziak

Guillem Ramis i Moneny | La temática que estáis tratando me resulta totalmente extraña, pues vivo en un ambiente muy diferente en Mallorca. Sin embargo me solidarizo estrechamente con vuestros esfuerzos en pro de conseguir una convivencia de PAZ y de JUSTICIA, donde sean plenamente respetados los derechos de TODOS los pueblos. | 04.06.2009 16:27
Aitor | Muy llamativo el informa de Amn. Internat., con afirmaciones contundentes acerca de la práctica habitual de la tortura en el Estado Español. Y llamativa también la lectura tan dispar de los diversos medios; en especial la de EL CORREO, con escssa incidencia y dejando en un segundo lugar el tema de la tortura y subrayando el llamado a ETA | 01.06.2009 17:30
EDU | Las conclusiones del Itxialdia no dejan la menor duda que la vulneracion de derechos en las cárceles española son sistemáticos. En los presos de origen poíitico se aplica el castigo diario de la dispersión, también a sus familiares y en los presos sociales su recuperación hacia la sociedad se hace impensable, con los pocos recursos materiales y humanos. Debería haber un espacio amplio y organizado de denuncia también sistemática para preservar sus derechos. | 13.05.2009 16:46

Zure iritzia bidali