Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko Nazioarteko Konferentziaren aurkezpena egin da gaur Donostiako Bakearen Etxean. Donostian urriaren 17an izango den Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko Nazioarteko Konferentzia bai nazioarteko bai eta tokiko hainbat erakundek bultzatu dute. Hain zuzen ere, hauek dira:
- Berghof Foundation http://www.berghof-foundation.de
- Conciliation Resources http://www.c-r.org/
- The Desmond Tutu Peace Foundation http://www.tutu.org/
- NOREF http://www.peacebuilding.no/
- Grupo Internacional de Contacto (País Vasco) http://gicpaisvasco.org/
- Lokarri http://lokarri.org/
Harremanearako Naziorteko Taldeko Pierre Hazan-ek, Jonathan Powell-ek, Erresuma Batauko Lehendabiziko Ministroaren Kabineteko buru ohiak, eta Lokarriko koordintzaile Paul Ríosek parte hartu dute aurkezpen ekitaldian.
Jarrain, Paul Rios y Pierre Hazanek eskainitako interbentzioak eskaintzen ditugu:
Paul Riosen parte-hartzea
Hasi aurretik, aurkezpen ekitaldi honetan lagun izango ditugun pertsonak aurkeztu nahi nituzke: Hemen dira Katrin Tantla, Berghof Foundation-ekoa, eta Kristian Herbozheilmer, Conciliation Resources erakundekoa. Gainera, Sostengu Taldeko lehendabiziko kideak daude gurekin: Txaro Arteaga, Miguel Lazpiur eta Vicente Zaragueta. Aldiz, Kotte Ezenarrok ezin izan du gurekin egon gaurkoan.
Parte-hartzeei dagokienez, behin nire txanda bukatuta, Harremanetarako Nazioarteko Taldeko Pierre Hazan-ek hartuko du hitza. Eta ondoren, Jonathan Powell-ek hitz egingo du.
Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko Nazioarteko Konferentzia aurkeztea ohorea da niretzat. Konferentzia aste honetan zehar garatuko da eta ondorio/ekarpenen bere jardunaldia datorren urriaren 17an, astelehenean, izango da Donostian. Gure lana gatazken konponketari eta eraldaketari eskaintzen diegun sei erakunde, fundazio eta talde gara ekimen honen sustatzaileak. Hain zuzen, hauek gara: Berghof Foundation, Conciliation Resources, The Desmond and Leah Tutu Legacy Foundation, NOREF, Harremanetarako Nazioarteko Taldea (Euskal Herria) eta Lokarri. Erakunde sustatzaileetako ordezkariez gainera, nazioarteko hainbat buruk eta izen esanguratsuk parte hartuko dute Konferentzian.
Normalizazioa, gardentasuna eta erabateko inklusio politikoa ezaugarri dituen egoera lortzeko beharrezkoak diren osagaiak partekatzea da Nazioarteko Konferentziaren helburua. Egoera hori soilik baliabide demokratikoetan oinarrituko litzateke eta inongo indarkeriarik edo indarkeriaren mehatxuaren erabilerarik gabe. Helburua hau izanik sortu dugu gaur hasi eta hil honen 17an bukatuko den Nazioarteko Konferentzia, zeina eragile sozial eta politikoen arteko ekarpen eta hausnarketa prozesu kolaboratibo bezala aurreikusten dugun.
Gaurtik, alderdi politiko eta sindikatu guztiak gonbidatuko ditugu. Haien guztien partaidetza zabala izatea espero dugu bizi dugun aukera eta itxaropen une honetan Nazioarteko Konferentzia ekarpen garrantzitsua izan daitekela sinistuta.
Azkenik, gure eskerrak berretsi nahi dizkiegu erakunde sustatzaile guztiei. Haien partaidetza, inplikazoia eta lankidetza benetako pribilegioa dira. Gure herrialdearen etorkizuna dago jokoan eta hain garrantzi handiko erakunde eta pertsonalitateen laguntza daukagula jakiteak gogoz betetzen gaitu.
Bihotz-bihotzez, eskerrik asko
Pierre Hazan-en parte-hartzea
2010ko martxoan Bruselako Adierazpena eman zen ezagutzera, zeinetan ETAri "su-eten iraunkor eta erabat egiaztagarria" iragartzeko eskaera egin zitzaion, aintzat hartuz "halako adierazpenak, espainiar Gobernuak era egokian erantzunez gero, ahalbidetuko zuela ahalegin politiko eta demokratiko berriek aurrera egitea, desadostasunak konpontzea eta bake iraunkorra lortzea". Adierazpena nazioarteko 21 buruzagik izenpetu zuten, hainbat nobel saridun zirela horien artean.
Bruselako Adierazpenak eragin zuen inpaktua zela eta, lana egiteko modu eraginkorragoa izango zuen nazioarteko adituen talde txikiago bat eratzea hitzartu zen.
Horrela, Harremanetarako Nazioarteko Taldea eratu zen Euskal Herriko eta Espainiako hainbat eragile politiko eta sozialekin egindako galdeketa prozesu baten ondorioz. ETAren su-etena jazo eta berehala, 2011ko otsailaren 15ean Harremanetarako Nazioarteko Taldearen kideen izenak eman ziren ezagutzera, nirea barne.
Harrezkero, askotan etorri gara Euskal Herrira alderdi politikoen eta gizarte eta sindikatuetako eragileen ordezkaritza zabal batekin bilerak egitera. Euskal Herrian nomalizazio politikoari buruzko eztabaida erraztea izan da gure mandatua eta helburua.
Aurreko beste aldi batzuetan bezala, nabarmendu nahi dugu zuek guztiak, euskal herritarrak, zaretela konponbide bat bilatu behar duzuenak. Zuena da ardura eta zuena aukera. Bake-prozesu barneratzaile bat sostengatzen duen nazioarteko komunikatea ordezkatzen gaude gu hemen, era xumean eta begirunezkoan, hainbeste desiraturiko nomalizazio politkoa modu partekatuan lortzeko adorea eragitea eta laguntzea xede.
Bruselako Adierazpena lehendabiziko mugarri garrantzitsua izan zen Euskal Herrian gatazkaren konponketa bultzatzeko nazioartearen inplikazioan eta lankidetzan. Euskal Herrian gatazkaren konponketa sustatzeko Nazioarteko Konferentzia are aurrerapauso adierazgarriagoa izatea espero eta nahi dugu, euskal gizarteak itxaropena berreskuratu duen une honetan nazioarteko komunitatearen ekarpen berria izatea espero eta nahi dugu.