Lokarri

PSE-EE

2009-02-26

"7 galdera, 7 erantzun" kanpainaren galdetegiaren erantzunak

 
1- Zer estrategia proposatzen duzue ETAren indarkeria amaitzen laguntzeko?
 
Hausturarik gabeko alderdi politiko guztien arteko batasuna terrorismoaren aurkako borrokan eta horien guztien sostengua Zuzenbide Estatuaren ekintza erabakigarriari. Gainera, badugu plangintza bat ETAren amaierari laguntzeko: demokrazia defenditzeko plangintza da eta balore demokatikoen heziketa bultzatzen du errotik kentzeko helburu polikoak lortzearren Euskadin indarkeriaren erabilera justifikatzen, bultzatzen edo ulertzen lagundu duten ideia eta jarrerak.
 
2- Zer neurri hartu behar dira mehatxupean dauden Giza Eskubideak bermatzeko?
 
Bizi-eskubidea da Euskadin mehatxupean dagoen lehendabiziko eskubidea. Horregatik, Zuzenbide Estatuaren esku dauden baliabide guztiak erabiliz terrorismoaren aurka borrokatzea da neurri eraginkorrena. Euskadin 40.000 pertsona, Gesto por la Paz erakundearen arabera, bizi dira talde terrorista batek mehatxatuta, jazarrita. Baliabide guztiak jarriko ditugu mehatxu hori baztertzeko. Ertzaintza akoz ere eraginkorrago jardungo da ETAren aurkako borrokan, erabateko koordinazioan Estatuaren Segurtasun Kidego eta Indarrekin.
 
3- Zein da zuen iritzia D3M eta Askatasunaren zerrendak baliogabetzeari buruz?
 
Talde terrorista bat babestu eta bidezkotzen dutenak dira hauteskundeen lehiatik kanpo geratzen diren bakarrak, Justiziak hala ebatzita. Eusko Legebiltzarran ideia demokratiko guztiak defendi daitezke. Baina ezin zaie eman sostengua beren arerio politikoak ezabatzeko eskubidea dutela uste dutenei. Mundu horrek izan zuen bere aukera politika egiteko politikaren baliabide bakarrak, bozka eta hitza, erabiliz, eta ez zuen jakin, ezin izan zuen edo ez zuen egin nahi izan.
 
4- Beharrezkoa iruditzen zaizue akordio politiko berri bat? Nola defini liteke?
 
Hamar urte eman ondoren inposaketapean, Ibarretxe bezalako Lehendakari bat edukita, zeinak ez duen bilatu akordioa baizik eta indarrak batzea bere planteamenduak inposatzeko, inoiz baino beharrezkoa da akordioa. Hain zuzen, hori da aldaketa. Zatiketa atzean utzi eta ezberdinen arteko hitzarmena eta akordioa berreskuratzea. Akordioa indarkeria elkarlanean baztertzeko, akordioa krisiari aurre egiteko eta akordioa bizikidetza testuingurua eguneratu eta hobetzeko.
 
5- Jasotzen al du zuen programak herri-kontsultak deitzearen inguruko proposamenik? Zein?
 
Baldin eta, espero dudan bezala, alderdi politikoak akordio batera iristen bagara estatutu-erreforma bati ekiteko denok adostuta, gure ekintzetako bat izango da: gure eskuduntza-eremukoak diren gaietan herritarrei galdeketa egiteko formula bilatzea, adostasunaren eta legezkotasunaren bidez. Hau, bestalde, jada gauzatu da Andaluzia eta Kataluniako estatutuen erreforman. Horrela, hirukoak oker proposaturiko kontsultatzeko ahalmenaren inguruko eztabaida zentzugabea baztertuko dugu.
 
6- Zer-nolako garrantzia ematen diozue herri-partaidetzeari? Baduzue egitasmo zehatzik partaidetza hori bultzatzeko?
 
Erabateko garrantzia ematen diogu. Demokraziaren funtsean bertan dago herri-partaidetza. Euskal herritarrek orain arte bezala parte-hartzen jarraitzea nahi dugu, beren ordezkari politikoak hautatuz gauden eremu guztietan: tokian tokikoan, foralean, autonomikoan, Estatuan eta Europan. Herri-partaidetzarako beste tresna aparta bat Politika 2.0. da. Aldaketaren Gobernuak gogo handiz garatuko du tresna hori herritarraren eta administrazioaren arteko komunikazioan informazio eta gardentasun handiagoa lortzeko.
 
7- Zer ildo estrategiko garatu nahi duzue Bakerako Heziketa alorrean?
 
Oroimenaren Euskal Institutua eraikiko dugu, Eusko Legebiltzarrera esleiturik. Gainera, beharrezkoa iruditzen zaigu ikastetxe eta eskoletan biktimen testigantza erakustea. Haurrek terrorismoaren biktimen testigantzak entzun behar dituzte. Baloreetan oinarrituriko benetako hezkuntza eskaini behar zaie haurrei, bai eta etengabeko formakuntza eredu bat ere etorkizunean herritar demokratiakoak izan daitezen, zuzenak eta toleranteak. Beren historia ezagutu behar dute, egia jakin. Ezinbestekoa da ez justifikatzea indarkeria tresna politiko bezala, eta gure seme-alabek hala ulertzea. Moralitate eta etika helarazpen horrek gizatiarrago egingo ditu etorkizuneko belaunaldiak. Gorrotoan eta ahierkunde testuinguru batean haz daitezen sahiestu behar dugu, eta gizaki ororen duintasunarekiko begirunean haz daitezen bultzatzu behar dugu.
 

Iritziak

David Gimeno i Ayuso | Desde la distancia y sin querer equivocarme pero, este señor hará presente en las escuelas también el testimonio de las víctimas del franquismo y del juancarlismo? Algunas de ellas, víctimas por hablar vasco (como aquí catalán) o por quemar un trapo o una fotografía. Si la democracia quiere vencer la barbarie debe hacerlo de la única forma que se la puede vencer: siendo más demócrata cuanto más bárbara sea la barbarie. Y eso no se consigue ni con "unidad" ni con represión ni cerrando periódicos ni enmudeciendo al 15% de la población vasca | 28.02.2009 11:48
ugarte | Eta gizaeskubideak? Bizitzearena baino ez duzue aipatzen, non daude gainerako eskubide zibil eta politikoak? Zer diote NBEko ordezkariak eginiko txostenaz? Demokraziaz hitz egiten dute, baina demokraziaren izenean astakeria galantak egiten dira, ez dezagun ahaztu Hitler bera ere demokratikoki aukeratua izan zela, ziur aski israeldar gehienek demokratikotzat joko zuten palestinoen aurkako erasoa... Ez naiz gehiegi fidatzen hauetaz. | 28.02.2009 10:47
Aitakaio | Si se aplicase la Ley de Partidos a los que coreaban a los GAL ("Yo también soy Barrionuevo"), el PSOE estaría ilegalizado. Si se aplicase a los ministros franqusitas, que dirigieron los asesinaros de Montejurra y Vitoria, el PP sería ilegal. ¿De qué les ha servido a los catalanes votar mayoritariamente el referendum del Esuatut? ¿Es ese el valor que da el PSOE a la participación ciudadana? | 27.02.2009 21:25
sal·lus | A mi em sembla malament que D3M i Askatasuna emparen el terrorisme d\'ETA, però el PSOE i el PP han emparat el terrorisme d'Estat a l'Estat espanyol i a l'Irac o a l'Afganistan, i no es prohibeix que es presenten a les eleccions... La mesura de prohibir les candidatures dels independentistes bascos em sembla una mesura per afavorir el PSE i el PP al País Basc, perquè guanyen les eleccions i poder espanyolitzar més i millor Euskalherria... El que passa que els de l'Esquerra Independentista semblen una mica "torpes" i em compte de distanciar-se de la lluita armada, s'empenyen en justificar lo injustificable; com el PSOE i el PP a l'Afganistan, al Sahara, a Palestina, etc. donen suport al terrorisme d'Estat... Els socialistes bascos haurien de buscar consultes i diàlegs per posar fi a la violència completament. I els d'D3M i Askat. haurien de dir basta a la violència de la seua banda. El contrari serà més sofriment, més morts, més estupidesa, més burreria per ambdues parts... la pau nbomés és possible cedint tots un poc, sinó de pena!. | 27.02.2009 18:12
Berdaitz Juaristi | Nik ez dut ezer berririk aipatuko, esandakoak esandakoaren gainean eginda dago bidea tamalez, eta ez dut bide horretan oinez jarraitu nahi. Burmuina, bihotzaren deia bideratzeko tresnarik egokiena dugu, eta menik ez diot egingo: PSOE edo PP, hor duzue nere bozka, merkea da, xumea, negar baten bidalia, ...horren truke askatasun adierazpena, erabakitzeko ASKATASUNA, pakea, demokrazia,tolerantzia, parekotasuna, inposizio eza,...olentzero baino askoz hobea! . | 27.02.2009 15:14
Francisco Javier Mugeta | Encuentro, como siempre, un montón de falsedades en sus respuestas. Llevamos 40 años con ETA y no hemos sido capaces de terminar con ella por la vía de la fuerza; esto no es más que un argumento para seguir manteniéndose en el candelero. Por otra parte, siempre habéis fallado a todas vuestras promesas. | 27.02.2009 10:53

Zure iritzia bidali