Lokarri

Komeni da herri-kontsulta egitea?

2008-03-13 Jarraian, argitalpen honen laburpena aurkezten da. Laburpenaren amaieran argitalpen osoa jaisteko aukera dago PDF formatuan

Argitalpenaren edukien laburpena


Iragan urtarrilaren 22an Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak "Parte-hartu kontsultan" izeneko ekimena jarri zuen abian. Bakerako eta normalizaziorako prozesua desblokeatzeko gaitasuna duen Lokarrik egindako lanaren jarraipena da ekimena. Honakoa da "Parte-hartu kontsultan" kanpainaren helburu nagusia: herri-kontsulta bat deitzeko proposamenari buruzko eztabaidan parte-hartzeko modu bat eskaintzea herritar guztiei eta interesaturik dauden pertsona guztien iritzia jakitea. Hiru jarduera-ildo oinarrizko ditu "Parte-hartu kontsultan" kanpainak: 1) hiru argitalpen kaleratzea, 2) kontsultari buzuko hitzaldi ziklo bat egitea eta 3) kontsultari buruzko galdetegi bat zabaltzea.

Gaur argitalpen hauetako lehendabizikoa aurkeztu nahi dugu. Une hauetan herri-kontsulta bat deitzea komenigarria ote den du gai-ardatz argitalpen honek. Hiru ekarpen biltzen ditu: "Parte-hartu kontsultan" galdetegiaren erantzunen arabera jasotako emaitza eta ondorioak, gure errealitate politikoaz eta herritarren partaidetzaren garrantziaz oso jakitun diren bi adituren iritziak gai honi buruz, eta Lokarrik landutako ondorioak gai beraren inguruan.


Ondorioak "Parte-hartu kontsultan" galdetegiaz

Azkenik, kontsulta bat egitearen aldeko 2.285 pertsonaren galdetegiak bildu dira. Jasotako erantzunen arabera, honako ondorioak ateratzen dira (argitalpenean badago datuak galderaz galdera irakurtzerik):

1- Ekimenean parte-hartu duten pertsonek uste sendoa agertzen dute adierazteko orduan kontsulta proposamen komenigarria dela bikidetza hobe eta normalizatuago baten alde aurrera egiteko, bereizketak eta ernegazioak eragiteaz urrun.
2- Erantzunen emaitzen arabera ondorioztatzen da ETAren biolentziak indarrean jarraitu arren gure gizartearen zati handi batentzat biolentzia hori ez dela oztopo kontsulta bat deitzeko.
3- Sostengua, eskaera eta nahia ageri dira honakoaren inguruan: ahal izanez gero, aurretik erakunde eta alderdi politikoek lortutako akordio bat berrestea jaso behar du kontsultaren edukiak.
4- Era berean, agerian geratzen da kontsulta bat egiteko nahia, baldin eta aurretik arkordioa lortzerik ez bada egon ere.
5- Parte-hartu duten pertsonek badute beren boza emateko asmorik baldin eta kontsulta bat deitzen bada.
6- Azkenik, debeku batek eragiten duen oztopoaren gainetik, kontsulta bat deitu beharra dagoela uste dute.


Lokarriren iritzia

Itzela izan da aldaketa iragan martxoaren 31n Lokarrik abian jarri zuenetik bere ekimena herri-kontsulta bat deitzeko proposamena Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Legebiltzarrean aurkezten lagunduko zuten herritarren atxikimenduak biltzeko. Orduan, berritzailea zen proposamena, baina inoiz abian jarri ez diren planteamendu berriek beraiekin dakartzaten ziurgabetasunak ere bazituen. Aipatu kontsulta deitzeko aukera hipotesi bat edo proposamen huts bat izatetik epe laburrean gauza daitekeen errealitate bat izatera igaro da. Aldatu egin da eztabaida. Orain ez da soilik planteatzen legezkoa ote den kontsulta bat deitzea edo egiterik badagoen ETAren biolentziak indarrean badarrai. Urriaren 25a hurbiltzen ari den heinean, gai zehatzagoak lantzen hasi dira, hala nola zer gerta daiketekeen baldin eta kontsulta debekatzen badute edo baita kontu pertsonalagoak ere. Adibide bezala, galdetegian jasotzen denetako bat: "kontsulta deitzen badute, joango al naiz boza ematera?".

Euskal gizarte gehiena bat dator hiru gairi buruz. Lehendabizi, kontsulta bat egiteak gure bizikidetza hobetzen lagunduko duela. Bigarrenik, ETAren biolentzia oztopo bat izan aren posible dela kontsulta deitzea. Hirugarrenik, baldin eta kontsulta deitzen bada, herritarren zati handi batek parte-hartuko du. Aitzitik, oraindik badira zalantzak sortzen dituzten bi kontu: batetik, kontsulta deitu aurretik akordio bat lortzeko beharra eta bestetik, eman beharreko pausoak baldin eta kontsulta debekatuko balute. Gizarteak, zalantzarik gabe, akordio bat lortzea helburu duen elkarrizketa prozesu bat zabaltzearen alde egiten du apustu. Eszenatoki hori egokiena iruditzen zaio gizarteari konponbide bat lortu eta bake eta normalizazio prozesu batera jotzeko. Zalantza sortu egiten da erabaki behar denean zein unetan zedarritu behar den akordiorako aukerarik ez dagoela eta orduan kontsulta bat daitzeko prozesua martxan jarri. Bestalde, baldin eta debekua egongo balitz eman beharreko pausoak zeintzuk izan daitezkeen eztabaidatzen ari da orain eta horrek erakusten du epe laburrera gauzatuko den errelitatetzat jotzen dela kontsulta. Kontsulta proposamen hutsa baino ez zenean, hipotesi hau ez ez eztabaidatu ere egiten.

Azken batean, azken urte honetan garrantzitsua izan da kontsulta bat deitzeko proposamenaren inguruan lortutako aurrerapausoa. Orain ez dira mahaigaineratzen soilik ideia honi buruzko kontu orokorrak, zehaztuz joan dira. Eta kontsulta bat deitzeko data gero eta hurbilago izan ahala, are eta handiagoa izango da eztabaidaren zehaztasun maila. Dena den, ez dira utzi beharko alde batera argudio nagusiak kontsultaren deialdia defenditu, eskatu eta exigitzeko: herritarrei hitza eman eta bakerako eta normalizaziorako prozesua desblokeatzea.


Jaitsi argitalpen osoa PDF-n

BIDALI ZURE IRITZIA

Jarraian, hiru galdera proposatzen dizkizugu argitalpen honi buruz zure iritzia helaraz diezaiguzun.

3.- Herri-kontsulta bat deitzeko aukerarekin lotuta dauden zer gaik eragiten dizkizu zalantzak? Garrantzitsua iruditzen al zaizu Lokarrik argitalpen bat kaleratzea gai horietako batzuk zehazki landuta?

* Beharrezko datuak