Lokarri

Jatorria

2006ko martxoaren 12an, Lokarri, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sarearen batzar eratzailea egin zen, zeinaren jatorria Elkarrin, elkarrizketa eta akordioaren aldeko gizarte mugimenduan kokatzen da. Elkarrik bere VIII. eta azkenengo batzar orokorrean giza erakunde berri bat eragitea erabaki zuen, egoera berriari eta erronka berriei moldatua, zeren eta Elkarriren zeregina bukatua egon arren, bakearen aldeko ahaleginak jarraitu behar zuen. Elkarrik, bake prozesu bat prestatzen lagundu zuen. Lokarrik, garatzen lagundu nahi du.

Elkarritik                        Lokarrira

Elkarritik

Elkarriren historiaren sintesia, esaldi bakarrean, parrafo batean eta lau izpietan:
Elkarriren historiaren sintesia esaldi batean laburbiltzen da:"Elkarrizketarako eta bakerako bide erabilgarriak zabaldu izana"

  • Sintesia ideia bakar batean: Elkarrirena 13 urtean zehar indarkeriarik ezaren, bazterketarik gabeko elkarrizketaren eta alderdien mahaiaren aldeko gizartearen gehiengoaren onarpena eta babes politiko erabakiorra lortzeko borrokatu duen gizarte mugimendu baten historia da. Hau da bere ekarpena eta honela laburbil daiteke bere historiaren balantzea.
  • Sintesia lau izpietan
    • Elkarriren zeregina. Orain dela hamairu urte, Elkarrik bere zereginerako hurrengo erabakia hartu zuen: bakea lortzeko momentuan konponbide elkarrizketatu baten aldeko gizartearen gehiengoaren borondateak erabakiorrak izan zitezen lagundu. Elkarrik lau oinarri zituen proposamen batean islatu zuen gizartearen gehiengoaren borondate hauen sustapena: indarkeriarik eza, elkarrizketa, akordioa eta herri kontsulta. Elkarriren ibilbide guztian zehar proposamen orokor honek bere irudi praktikoa eta zehatza alderdien mahai baten helburuan kausitu du. Horiek guztiek, hasierako xedeak, oinarrizko proposamenak eta egitasmo zehatzak Elkarriren zeregina definitzen dute.
    • Hasierako xedea. Elkarrizketaren aldeko gizartearen gehiengoaren iritzia erabakiorra egiten laguntzeko helburua bete da. Gizartearen jarrerak ezinbesteko pisua dauka eta jarrera hau kontuan hartu gabe ezinezkoa da azken bi urteetan eman den aldaketa politikoa ulertzea.
    • Oinarrizko proposamena. Indarkeriarik eza, elkarrizketa, akordioa eta herri kontsulta babesten duen proposamena Elkarrik orain dela 13 urte abian jarri zuen eta egun gizarteak eta alderdi politikoen gehiengo handi batek berea egin dute eta praktikara eramaten ari da.
    • Egitasmo zehatza. Alderdien mahaiaren aldeko proposamenaren lekukoa erakundeek eta indar politikoek hartu dute. Ñabardurekin baldin bada ere, horrelako gune bat osatzearen aldekoak dira. Une honetan hau eratzea prestatzen ari dira.
  • Ekarpen zehatzak. 13 urte hauetan zehar, Elkarrik eszenatoki politikoan eragin azpimarragarria izan duten kontzeptu eta ideiak ezarri ditu. Lau nabarmenenak aipatuko ditugu kronologikoki.
    • «Berdinketa amaigabea» (95-IX-29). Kontzeptu honek Ajuria Eneko Paktuaren garaian elkarrekin bizi ziren indar estrategien baliagarritasun eskasa grafikoki eta oihartzun handiarekin deskribatzeko balio izan zuen.
    • «Hirugarren esparrua» (96-XII-3). Kontzeptu hau indarkeria onartzen ez zuen eta inmobilismoaren bat ez zetorren gizartearen gehiengoaren esparruaren esistentzia deskribatzeko sortu zuen Elkarrik. Ez da erraza egungo egoera ulertzea gizartearen gehiengoen eboluzioa identifikatzeko azterketa hark izan zuen garrantzian arreta jarri gabe.
    • «Izan proposamena» (97-XI-5). Konstituzioaren Lehen Xedapenaren eta eskubide historikoen inguruko proposamena landu zuen Elkarrik, eragin handia izan zuena eta inorrengatik errefusatua izan ez zena. Irtenbidea aurkitzeko bide konpartigarriak eta igarotzeko modukoak esistitzen direla frogatu zuen eta gaur egun oraindik potentzialtasun handia dauka.
    • «Erabakitzeko gaitasuna eta adosteko betebeharra» (04-VI-23). Bi Bake Konferentzien esperientziarekin, itxuraz bi kontrakoen sintesi hau iradokitzen du Elkarrik konponbide konpartitua eraikitzeko bat etortze bideragarri bezala. Tesi hau eragile politiko ia guztiek onartzen dute orain.

Honako balantze hau, Lokarriren jaiotzarekin nagusitu da.
902 42 10 10 telefonora deitu edo info@lokarri.org helbidera idatz dezakezu, Elkarriren Historiaren CDa eskatzeko.

Lokarrira

Bi erabaki hartu zituen Elkarriren VIII. Batzar Nagusiak 2005eko abenduaren 17an: lehenengoa, amaitutzat ematea –2006ko martxotik aurrera– gure gizarte mugimenduaren jarduna, betea baitu bere eginkizuna, Elkarriren sorrera eragin zuen xedea. Gainera, garbia eta gardena da gure jardueraren balantzea, eta egoera politikoaren aldaketak berretsi du. Bigarren erabakia, hau zen: erakunde sozial berri baten sorrera bultzatzea. Egoera politiko eta desafio berriei egokitu beharra dauka erakunde horrek, bakearen aldeko ahaleginak aurrera jarraitu behar baitu, Elkarriren eginkizuna betea egon arren. Bake prozesua prestatzen lagundu du Elkarrik; erakunde berria, berriz, prozesua garatzen saiatuko da.

Erabaki bikoitz horrekin, garbi adierazten ditugu gure lehentasunak: elkarrizketa, egoera ez hondatzeko; bake prozesua, gatazka bere horretan ez usteltzeko. Aukera historiko baten aurrean gaude: indarkeriaren eta gatazkaren orria modu zibilizatu eta konstruktiboan pasa dezakegu. Gizarte zibileko partaide garen aldetik, ezin dugu aukera pasatzen utzi. Horrexegatik, hain justu ere, sortuko da Lokarri, Bilbon, 2006ko martxoaren 18an. Ekimen sozial berria da Lokarri, eta, beretzat hartuta Elkarriren dohain onenak (haren esperientzia eta giza kapitala), helburu berriak lortzeko jende eta esperientzia gehiago bildu nahi ditu. Egungo bizimodu, harreman eta komunikazio ohitura, antolatzeko era eta aktibismo sozialera egokitu nahi du Lokarrik bere antolakuntza sistema. Aldakorrak dira egungo harreman eta komunikazio erak, bat-batekoak, eta, askotan, sare gisara funtzionatzen dute. Horregatik, ugaria izan behar du partaidetza edo lankidetza eskaintzak. Klikatu hemen Lokarrirekin bat egin nahi baduzu