Batzen gaituzten hiru helburu. Akordioa, kontsulta eta berradiskidetzea
“Akordioaren aldeko 100 ahotsak” kanpaina. honen bitartez, akordioaren ideiaren inguruko herritarren eztabaida eta parte hartzea sustatu nahi ditugu. Akordioa bake prozesuaren helburu nagusienetariko bat baita. Ekimena, hain zuzen ere, egunero eta urtearen bukaera arte, gizartean edo politikan erreferentea den norbaiten iritzia agertzean datza.
Zure iritzia ezagutzea gustatuko litzaiguke (jasotako iritzi guztiak argitaratuko ditugu). Orrialde honen bukaeran dagoen formularioa bete eta zuk akordioari buruz duzun iritzia bidal dezakezu.
Hurren orain arte argitaratu ditugun iritziak irakur ditzakezu: