Behin eta berriro, etengabe ari gara eskatzen alderdi politikoei mahai baten inguruan eser daitezela hitz egiteko, behar den tokian itxi daitezela, guztiok eta inolako bazterketarik gabe bizi ahal izateko akordioa lor dezaten. Lokarrik hitzetik ekintzetara igarotzeko gonbidapena luzatzen dizu, antzinako erara, usadio zaharrari jarraituz, behiala zerbait errebindikatzeko, adosteko eta parte hartzeko egiten ziren itxialdiak gogora ekarriz.
Bilbon egindako lehendabiziko Itxialdiaren odoren, maiatzaren 9an, larunbatean, berriz ere itxi egingo gara, Gasteizen, Aingeruen Ama Birjinaren Elizan (Bastiturri, 4). Galdera hau izango dugu eztabaidagai:
Zer egin dezake gure gizarteak preso eta atxilotutakoen giza eskubide guztiekiko errespetua bermatzeko?
(Galdera hau orrialdearen amaieran dagoen formularioan erantzun dezakezu Jasotako ideia guztiak maiatzaren 9an eztabaidatuko dira)
Zatoz eta parte hartu
Eguneko edozein unetan egin dezakezu bat gurekin, baina egun osoa ematera animatu nahi zaitugu. Hitzaldiak, eztabaidak, elkarrizketa mordoa eta parte hartzea egongo dira. Zu zeu etortzea ere espero dugu.
Deitu 902 42 10 10 telefonora edo idatzi info@lokarri.org helbidera, izena eman eta zehaztasun guztiak ezagutzeko.