Maiatzaren 29an, larunbatean, mahaiak aterako ditugu
Bilbo (Moya plazan, Santiago Katedralaren alboan eta Arenalean)
Donostiko kaleetara
(Boulebarrean, Loiola kalean –San Martin azokaren ondoan- eta Zurriola pasealekuan –Kursaal parean-)
Bruselako Adierazpenari atxikimenduak biltzeko. Horretarako, zu bezala larunbat goizean mahai horien atzean egoteko prest egon daitezkeen pertsonak behar ditugu. Hainbat aditu nabarmenek eskaini diguten aukera berri hau finkatzeko guztiok laguntzea da erronka aurrerantzean.
Oso ahula da zabaldu den aukera. Luzea da oraindik ibili beharreko bidea. Zehaztu beharra dago eta atzeraezina izan behar du. Gizarte bezala, ezin dugu onartu etsipen gehiagorik. Arazo hau modu ordenatuan eta elkarrizketaren bidez konpontzeko gure gaitasuna dago jokoan. Bizikidetza giza eskubideekiko eta aniztasunarekiko errespetutik eratzeko gure gaitasuna dago jokoan. Datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira. Mandela, De Klerk, Currin, Hume, Williams eta nazioarteko beste
eragile batzuk oparia egin diote euskal gizarteari. Beren izen ona arriskuan jartzen ari dira bakea lortzeko gure helburuari laguntza emanez. Egiten ari diren ahalegina eskertzeko baliabide bat izan nahi du kanpaina honek, baita euskal gizartea, mesfidantzen eta errezeloez harago, berriz ere saiatzeko prest dagoela adierazteko ere.
Horregatik, mahai horien atzean egoteko izena ematera animatu nahi zaitugu, Bruselako Adierazpena ezagutzera emateko (argibide gehiagorako deitu 948 22 71 22 telefonora edo idatzi
nafarroa@lokarri.org helbidera):