Lokarri

Ainhoa Aznarez (Iruñeko udalaren PSNko zinegotzia)

2007-02-13
Argazkia: Karlos Corbella

Argazkia: Karlos Corbella

Ainhoa Aznarezen iritzia akordioari buruz
ETAren azken atentatuak bake prozesua hautsi du baina, azken urteetan indarkeriarik gabeko eta elkarrizketaren aldeko oinarriaren inguruko konponbidea lantzeko sorturiko zubi guztiak, ez ditu eten behar.
 
Joan den urteko martxoaren 22an, hau da, 2006ko martxoaren 22an, Estatuko Gobernuaren borondatearekin eta determinazioarekin, suetenaren ondoren martxan jarri zen prozesua erabat hautsi da abenduaren 30ean T-4n gertatutako atentatuarekin. Izan ere, ETAk zein ezker abertzaleak -Anoetako espirituarenak-, gainontzeko alderdi politikoek elkarrizketaren bidez konponbidearen alde egin zuten apostuaren oinarriak apurtu dituzte. Hain tamalgarria izanik, Ahotsak mugimenduan gabiltzan emakumeoi ere aukera zaildu egin digu.
 
Baina berriz ere ausartak izan behar dugu eta jakin behar dugu inoiz baino gehiago lan egin behar dugula indarkeria gehiago eta biktima gehiago ez egoteko, herritarron lehen helburua bakea baita.
 
ETAri ezin diogu utzi gizartean eta politikan eraikitako zubiak hausten. Ezin dugu ere onartu beraiek gure agenda markatzea. Bide demokratikoetatik eta politikoetatik abiatutako konponbidea aldarrikatu behar dugu, behin eta berriz, denok beti uste izan baitugu indarkeria elkarrizketarekin erabat bateraezina dela.
 
Emakumeak ez gara gizonak baino bakezaleagoak baina bakearen kausan protagonismo garrantzitsua izan dugu eta halaxe daukagu. Horrela, gatazka politikoetan dauden eta egon diren herrialdeetako hainbat adibide ditugu: Palestinako okupazioaren kontrako Beltzezko Emakumeak, Argentinako Maiatzeko Enparantzako Amonak, Bakearen aldeko Emakume Irlandarrak, etabar.
 
Hortik dator, hain zuzen ere, emakumeen arteko itunen balio izugarria, emakumeak bakea eraikitzeko subjektu kolektibo gisa eratzeko erabakia ahal izatea alegia.
 
Baina entzute aktiboaren gaitasun horrek, hau da, beste aldea ulertzeak, nire egia eta nire jarrera bakarrak ez direla jakiteak elkarrizketan, malgutasunean eta konfidantzan oinarritutako akordioak eta adostasunak hartzera eramaten gaitu; halere, abiapuntua edozein indarkeria mota baztertzea da. Hori ez baita bidea; indarkeria ez da bidea. Horregatik, inolako indarkeriarik gabeko etorkizuna eraikitzeko betebeharra daukagu, etorkizun baketsua, elkarrizketan, akordio demokratikoetan eta herritarren eskubideetan oinarritutako etorkizuna eraiki dezagun.
 
Geuri, herritarrei eta etorkizuneko balaunaldiei zor diegu; baita indarkeriarik gabe, proiektu politiko guztiak garatzea bermatuko eta ahalbidetuko duen egoera demokratikoa martxan jartzea eskatu duen gizarte osoari ere, indarkeria ez dela bidea garbi eta ozenki esanez.

Zure iritzia bidali