Lokarri

Alberto Barandiaran (Berria egunkariko kazetaria): Etorkizuna

2007-01-17

Alberto Barandiaranen iritzia akordioari buuz
Pentsatzen jarrita, akordio hitza korde hitzarekin lotzen dut. Kontzientziarekin, alegia, kordea galtzea sentiberatasunik eza baita, nor bere jabe ez izatea.
Nor bere jabe izatea, beraz. Esan nahi baita autonomia edukitzea erabakiak hartzeko.
Kontzientziarekin eta norberaren independentziarekin lotuta baldin badago, aldez aurretiko onespena eskatzen du, egin behar denaren ziurtasun osoa. Akordioa ez da itsumustuko sinaketa bat izango.
Onespena, autonomia eta kontzientzia exijitzen baldin badu, akordioa itun berezia da, itun baliotsuena nahi bada, inor ezin delako gailendu. Akordioak garaipena izan behar du denentzat. Ez da errendizio bat, ezin du izan. Horregatik, etsitze hitzetik beste muturrean dago.
Etsitzeren beste muturrean zer dagoen? Itxaropena. Hau da, etorkizuna.

Zure iritzia bidali